A16
- bera bequiçu
- ‘bigundu bekizu’; beratu aditza da.
- oy
- Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy eta oyta
betegarriak (bakanka oy eta), bertso-lerroen neurri egokia lortze
aldera.
- penaetan / ez doçu errazoaric
- Errazoa (izan/eduki) esamoldeak bi joskerak (-tzea eta
-tzen) onartzen ditu testuan, ohiko -tze(ra)ko daraman
egituraz gainera: onela penaetan [azpian penaetea]
/ ez doçu errazoaric (A16: 7-8) eta Errazoaric ez daucaçu / niri
ifinten coplaric (A23: 47-48), ez neuque errazoaric
/ icenau borraetea / ez gueiago ... ancietea
(A24: 141-144).
- bearric:
- ‘errurik’; ikusi baita A27a: 22. Cf. OEH, s.v. bear:
““Culpa, bearra”, “culpar, bearr egotzi” Lcc. Odol
bearbagea, agirtuko da egia eurea. “Sangre sin ser necesaria [traducción
incorrecta por ‘sin culpa’] descubrir se ha la tu verdad”. RS 208.
Ez dauko Peru Garziak bearrik / Ain gatx andia apukadua gatik.
“No tuvo culpa”. TAV 3.1.5, 17s. Gu nagitzen bagera, gurea
da bearra edo kulpa. Mg CC 189 (CO 284 geuria
izango da erruba).”
- ene escuan ez zan / eguiten beste gauçaric
- ‘ene eskuan ez zegoen beste gauzarik egitea (maitemintzea baino)’.
- aregaz
- Soziatiboaren -gaz kasu-markarekin, hala genitiboarekin (-regaz)
nola gabe (-gaz) erabiltzen dira pertsona-izenordainak eskuizkribuan:
neuregaz (A14: 25) / nigaz (passim) / neurgaz
(A16: 19); aregaz (A16: 15, A19: 24) / agaz (passim);
beregaz (AL: 1143v, AL: 1144v) / beragaz (B22: 61); çuregaz
(AL: 1144v, A2: 2oh, A7: 15, A16: 20, A17: 95) / çugaz (AL: 1141r,
A2: 2, A7: 26, A16: 9, A26: 134, B18: 143); gugaz (A1: 1).
- baxe
- ‘baizen, baizik’; eskuizkribuan baxe eta baize formak
agertzen dira (bakoitza zazpi aldiz, eta behin baje). Formari buruz,
cf. OEH, s.v. baizen: “La variante baxen (<-ix->
a veces en fray Bartolomé) es propia de la tradición vizcaína; no se encuentra
baizen en textos de este dialecto hasta el s. XX. Las formas sin
-n se documentan en textos meridionales antiguos: baize
en un texto alavés del s. XV, en una carta de Azpeitia del XVII y en el
Catecismo de Cegama; baxe y baxin en Micoleta; baizin
en BBizk.”
- neurgaz secula eguiten ez dot / çuregaz baxe conturic
- ‘sekula ez dut neure buruaz ardura hartzen, zutaz baizik’
- causaetan dau
- ‘egoera hau (nik zuri serbizio ez egitea) kausatzen du’; ulertu dugunaren
arabera, esan nahi du neskak zer pentsatzen edo sentitzen duen jakin gabe
ez dela ausartzen hari gorte egiten.
- guztiac
- A16: 27-28 lerroetan aipatutako gauça guztiak, alegia.
- deudan
- deu- moldeko *edun aditzaren formak ez dira asko eskuizkribuan,
eta gainera poema gutxi batzuetan bildu dira: deut (A16: 66, A19:
3, A19: 5, A19: 43, A19: 47, A25: 20), deudan (A16: 31), badeu
(A24: 99), deuc (A25: 4). Gutxi dira, orobat, de- eta
du- moldeetakoak.
- caburic
- ‘akaburik, amaierarik’.
- linda damea
- Gaztelaniazko XVI. mendeko literaturan askotan erabili da linda dama
epitetoa (ikusi CORDE); euskaraz, ordea, ez da hain arrunta, baina
behin baino gehiagotan agertzen da Neska ontziratua baladaren Foruko
(ik. Lakarra et al. 1983: II, 135-136) eta Derioko (ik. Arejita et al. 1985:
45-46) aldaeretan. Lazarragaren eskuizkribuan, zortzi aldiz aurkitu dugu:
AL: 1143r, AL: 1144r, A1: 3, A4: 13, A5: 1, A16: 35, A23: 27, A23: 73.
- erruqui nauca
- ‘Berorrek errukian eduki nazala, berorrek errukia eduki dezala niretzat’;
gisa horretako aginterazko forma trinkoak ez ziren ongi ezagutzen Lazarragaren
testua agertu arte. Izan ere, historikoki, euskararen hizkera desberdinek
egitura perifrastikoetara jotzen dute iragankorretako objektua 1. edo 2.
pertsonakoa delarik. Cf. adibidez Hiri cionat allaua, ençun
neçan allauaiçuna (Zalgize 131). Lazarragak, aldiz, forma
trinkoak nasaiki erabiltzen ditu objektu mota hauekin ere: nançuçu (A10:
4), erruqui nauca (A16: 35, berorika), naraçaçu (A17:
48), ce nafinçu (A17: 60), nacusu (B23: 47). Arabarraren
erabilera emankor horien ondoan, euskaraz ezagutzen den corpusean ez dugu
beste bi aldiz baizik aurkitu objektua 1. pertsonakoa duen aginterazko forma
trinkorik: bata Arrasateko Erreketan ([An]dra urena Butroecoa
nançuçu, Butr A,6), eta bestea Oihenarten poesietan (galdez nauzun
horrez ukenduru negizu, Poes. XXIV, 5).
Bestalde, poetak damari berorika egiten bide dio hemen, nahiz eta aurreko
guztian zu erabili duen. Gauza bera egiten du hiru poematan: A7:
119, A16: 35 eta A23: 37.
- ez dodan guero
- ‘ez baitut, ez dudanez’; gero adberbioa oinarri duen hainbat
egitura erabiltzen du autoreak, perpaus kausal eta denborazkoak osatzeko
nagusiki. Azalpenezko gisa interpretatzen ditugun perpaus kausaletarako
-n guero eta -n azquero egiturak erabiltzen ditu; -n
guero horietako bat da hau.
- Çu lacoagan
- Lazarragak absolutiboarekin erabiltzen du gehienetan laco konparatzailea,
pertsona-izenordainaren ondotik (çu laco, ni laco...); baina bada
agerraldi bat genitiboarekin ere: çure lacooc (B5: 19). Hemen egindako
zuzenketa ere (çure > çu) bikoiztasun horren lekuko
da.
- parteric
- ‘indarrik, lekurik’; cf. DAut. s.v. parte: “Tener
parte, Ser parte. Phrase que vale tener acción en alguna cosa, autoridad
o poder para executarla”.
- Amoreorrec eguin ez oy dau / curelez confradiaric
- ‘Amorea ez ohi da krudelekin elkartzen’; cf. egitura bereko çure lecuan
ez oy dala / ederrez confradiaric (A23:
75-76). DAutek badakar confradía hitza, zaharkitutzat
hartzen badu ere: “Lo mismo que Cofradía. Es voz antigua, y aunque
más arreglada al origen del latino Confraternitas, ya comúnmente
se usa sin la n para suavizar la pronunciación”.
- asco da nigan causaric
- ‘kausa asko da nigan’.
- nagoçu
- ‘nagokizu’; irakur bedi nagozu, txistukari frikariarekin (eta
ez *nagotzu, afrikatuarekin). Eskuizkribuan sei aldiz aurkitu dugu
nagoçu- (AL: 1139v, AL: 1152v, A16: 45, B3: 73, B3: 88, B22: 24)
eta behin egon aditzaren Nor-Nori forma trinkoen sail honetako
gagoçu (AL: 1147v). Arrasateko Erreketan (TAV
3.1.7) ere badago aditz hau: Çaurietan curadu eta, / ama, nagoçu
oera.
- beajaco
- ‘beaxako, beazako, mehatxuzko’; ez da irakurketa argia (<ucajaço>
ere irakur liteke), baina, <beajaço> irakurriz gero, pentsa daiteke
<ç> dagoela <c> beharko lukeen lekuan (eskuizkribuko beste leku
batzuetan bezala), eta <j> grafiak txistukari sabaikaria adierazten
duela, beste lau aldiz aurkitu baitugu eskuizkribuan grafia hori txistukari
sabaikariaren balioarekin: najala (AL: 1147v), baje (AL:
1153r), bijeac (A11: 35) eta urteje (A14: 6).
- amoreminac
- ‘maiteminak’; Berpizkundeko poesian topiko ezaguna da “amorez minduta”
egotea (Petrarca, Garcilaso...): maitalea “amoreminez” dago, ezin duelako
lortu maitatuaren amodioa (arrazoiak askotarikoak izan daitezke). Testuan
hitz honek dituen agerraldi batzuetan esanahia hurbil bide dago etimologiatik
(AL: 1145r, A7: 78, A16: 47, B10: 12, B21: 2 eta B23: 118); aldiz, A11:
8 lerrokoa egun maiteminak duen adiera arruntari dagokio.
Bestalde, kontuan izan damachoa dela amoremina sorrarazi duena, ez amoremina
duena.
- arçaiten
- ‘hartzen’.
- desodan
- ‘esaten diodan’; esan aditzaren NOR-NORI-NORK forma trinkoa da.
- efinçu
- ‘ipin ezazu’; ipini aditzaren agintera trinkoa. Halako hamaika
aurkitu ditugu Lazarragaren eskuizkribuan: efinçu (A16: 59), jafindaçu
(A17: 44, B18: 34), ce nafinçu (A17: 60), dafinquet (A24:
27), ez difinçuen (A27: 4), badafinçu (A27: 41), ifinçu
(A28: 172), dafinela (A28: 175), nafinçu (B3: 70), nafinela
(B4: 4), ce efinçu (B7: 13).
- gaztigaturic
- ‘abisaturik’; dirudienez, Lazarragaren eskuizkribuan gaztigatu
aditzak beti ‘abisatu’ esan nahi du (cf. A7: 70, A10: 70, A16: 60, A28:
24 eta gaztigu A28: 146), eta castigua ‘zigorra’ da (AL:
1154r). Cf. OEH, s.v.: “Al Sur se da la distribución de variantes
gaztigatu ‘avisar’ / kastigatu ‘castigar’; hay pocas excepciones
¾Refranes de Garibay, Beriayn, Iturriaga e Iza¾ en que gaztigatu
se emplee para ‘castigar’.”
- deut
- deu- moldeko *edun aditzaren formak ez dira asko eskuizkribuan,
eta gainera poema gutxi batzuetan bildu dira: deut (A16: 66, A19:
3, A19: 5, A19: 43, A19: 47, A25: 20), deudan (A16: 31), badeu
(A24: 99), deuc (A25: 4). Gutxi dira, orobat, de- eta
du- moldeetakoak.
- badeçu
- de- moldeko *edun aditzaren formak ez dira asko eskuizkribuan
(eta gehienak Estibaliz Sasiolakoaren poeman agertzen dira): det
(A5: 26, B30: 12, B30: 14, B30: 20, B30: 45, B30: 60), dedan (B30:
82), badeçu (A16: 70, A28: 168), deçun (A26: 90). Gutxi
dira, orobat, du- eta deu- moldeetakoak.
- çure entendimentua bego / guchitan iraçarric
- Adimena konjururako prest egon dadila esan nahi du, hipnotizatu moduan.
Honen antzeko pasarte bat dago beste toki batean: çure entendimentua
bego / guchitan iraçarric (A23: 35-36). Iratzarrik forma XIX.
mendera arte ez zegoen lekukotua (cf. OEH, iratzarririk, s.v. iratzarri),
baina eskuizkribuan hiru aldiz agertzen da (A16: 72, A23: 36 eta A28: 160),
eta bi aldiz iraçarriric (AL: 1152r, B23: 16).
- Tortolachoa
- ‘usapaltxoa’; Covarrubiasen arabera (1611, s.v. tortola), usapala
emakume alargunaren sinboloa da, “laguna galdurik” kastitatea gorde behar
duena.
- bacochic
- ‘bakarrik’.
- galdu jaquin
- ‘hari galdu’; jaqui- hainbat aldiz agertzen zaigu eskuizkribuan.
Askotan aditz trinkoa edo beregaina da, baina laguntzaile gisa ere agertzen
zaigu, partizipioa edo aditzoina aditz nagusitzat harturik. Bestalde, gehienetan
aditz jokatugabea iduri du: Donzellea, cegati çaoz / enegaz enojaduric,
/ çurequin ene aitasuna / horrela anci jaquinic? (AL:
1142v), Sirena bere ainbeste dabil, / besteoc leguez galduric, / Doristeori
on derechala, / Silvero anci jaquinic (AL: 1145v),
Esperancea galdu jaquinic / bici çan, aseguin bague
(AL: 1145v), Acorda çatez ceyn on derechudan, eta bay nola çabilcen
engañaduric, igui çabenaren acean, ene amorioau ancitu jaquinic
(AL: 1152v), Tortolachoa ebilten da / bacochic maiaz ilean, / bere laguna
galdu jaquin da / tristeric soledadean (A16: 73-76),
Jaun Cerucoay emaiten jagot / oy asco gueraciaric, / deseo neben ocasio
/ cerren nagoan jaquinic (A23: 1-4), Oyta capa
bat emunagaiti / ez nax gueratu piloxic; / inori emun bajagot bere, / ez
nago damu jaquinic (A23: 57-60), Donzella batec
joci ceban / Iruneco calean, / niri ondo costa jaquin /
Guipuscoaco lurrean (B32: 21-24). Beti iragangaitz gisa agertzen da
eta beti datibozko argumentu batekin. Gure ustez, *edin aditzaren
aldaera bipertsonala (NOR-NORI) baizik ez da.
- da
- ‘eta’.
- curela
- Bera maite ez duen dama krudelari zuzentzen dio poetak konjurua.
- poridadean
- ‘argi eta garbi, itzulingururik gabe’; gaztelaniaz poridad /
puridad hitzak bi adiera ditu: ‘sekretuki, isilpean’ eta ‘argi
eta garbi, itzulingururik gabe’; ez daude kontrajarrita, baina badirudi
oraingo honetan bigarrenari dagokiola; beste adierarako ik. A7: 71.
- çabilcela
- ‘ibil zaitezela’; ibili aditzaren agintera trinkoa.
- Unicornio
- Kastitatearen sinboloa da; cf. Covarrubias 1611, s.v. unicornio:
“es un animal feroz, de la forma, y grandor de un cavallo, el qual tiene
enmedio de la frente un gran cuerno, de longitud de dos codos [...]. El
vulgo tiene también recibido dél, que si vee una donzella, se le domestica,
y se recuesta sobre sus faldas, y adormeciéndose en ellas, los caçadores
llegan, y le prenden, y por esso es symbolo de la castidad”.
- fortiz
- ‘bortitz, sendo’; OEHren arabera Gerriko dateke aldaera honen
lehen agerraldia. Orain arte G eta GN-n zegoen dokumentaturik, eta ekialderago
ere bai. Lazarragaren eskuizkribuan sei aldiz dago (A14: 18, A16: 81, A24:
153, A28: 50, B17: 97, B18: 9).
- dama bat
- Partitiboaren eta bat artikulu mugagabearen arteko banaketaren
historiarako interesgarria da eskuizkribuan agertzen den zuzenketa: dama
bat dacusenean > damaric dacusenean.
- çaucidenean
- ‘etzinik (etzanik) zaudenean’; etzin aditzaren forma trinkoa
da: z-autzi-de, 2p-erroa-pl. Eskuizkribuan lau aldiz dago etzin
aditza forma jokatugabean (ecin AL: 1152v, ecinic A1:
36, ecingo A14: 85, ezin A24: 53) eta bi aldiz forma trinkoan
(naç AL: 1152r, çaucidenean A16: 86). Lazarragak -de-
morfema iragangaitzetako Nor argumentuaren pluralgile bezala erabiltzen
du. Bost aldiz aurkitu dugu eskuizkribuan: çarade (AL: 1144v, B18:
91), dirade (A1: 52), çagode (A5: 2), çaucidenean
(A16: 86), gabilçaden (A17: 93), çabilçade- (B18: 147).
-te- morfema, ordea, iragangaitzetako Nori eta iragankorretako
Nork argumentuen pluralgile bezala agertzen da eskuizkribuan: ecarten
(AL: 1153r, AL: 1154v, A1: 37), liçatela (AL: 1154v), egotela
(AL: 1154v), darabilte- (A1: 47, A24: 87), deustet
(A17: 9), jate (B3: 77), eusten (‘zien’ nahiz ‘zioten’,
passim).
- gogaberatu çaquezquedala
- ‘gogabera zakizkidakeela, maitasunez hunkitu zakizkidakeela’; çaquezquedala
geroaldiko subjuntiboko NOR-NORI forma laguntzailea da. Cf. orobat gura
deusut aguindu / gure errico abantajaoc / daiqueçula cantadu
(A6: 6-8), cegaiti artu ez daiquean (A14: 99),
Conjuraetan oyta diçut, / gorpuceango araguioc, / nigana manso dacarqueçula
/ ceure beguicho lindo bioc (A16: 97-100), Arren aguir çaytes[que]
/ sacusquedan leyotic (B30: 39-40). Lazarragaren testutik
kanpo, beste behin baizik ez da lekukotzen geroaldiko subjuntiboaren erabilera,
beste arabar baten testuan, Perutxoren kantan hain zuzen: Esso[c] amor[e]ari
/ gajo nachala / y penas naçala / jatorquedala (TAV
102-104). Laguntzailearen lehen -que-a, *edin aditzaren
erroari dagokio. Lazarragaren testuan frankotan gertatzen den bezala, -i
bokala ireki da eta -e bihurtu (cf. anech A17: 3).
Bigarren -que atzizkiaz den bezainbatean, ez dugu dudarik geroaldiko
atzizkia dela. Batek pentsa zezakeen geroaldiko atzizkia baino pluraltasunaren
marka izan zitekeela, gaur egun gertatzen den bezala (zakizkit, gakizkizu-).
Bizkitartean pluraltasunarekin lotu ohi den -ki atzizkia berandu
agertu bide da forma hauetan (cf. Etx I, 52: Ni çugana nyatorqueçu bekhatore
handia / Arimaren saluacera çu çaquiztan valia, edo
RS 361 Sayra noçu, asper çaquidaz). Lazarragak
berak çaaquit eta çaquezt erabiltzen ditu: arren,
çaaquit lagundu (A6: 2), Jauna, barca çaquezt,
si peco en esto (B17: 93). XVI. mendeko autoreen artean, Leizarraga
da bakarra çaquizquio (zu-hari) eta gaquizquio (gu-hari)
bezalako formak erakusten dituena.
Gogaberatu aditzaren esanahiari dagokionean, cf. OEH,
s.v. gogaberatu: ““Enternecerse de cariño” Lar.”
- beguioz
- Artikulu hurbil pluralekoa instrumentalean; eskuizkribuko bakarra da.
- nacusunean
- ‘ikusten nauzunean’; ikusi aditzaren Nor-Nork forma trinkoa.
Irakur bedi nakutsunean.
- Pelicanoac
- Pelikanoa maitasunaren sinboloa da Erdi Aroko Europan, eta hala agertzen
da hala literaturan nola gainerako arteetan. Pentsatzen zen pelikano-amak
bere bularra mokoka zabaldu eta hango odola ematen ziela kumeei, jateko.
- umeac daguianean
- ‘umeak egiten dituenean’.
- ni ga borz nabilean
- Testua palegrafikoki aski garbia iruditzen zaigu, baina ez dakigu zer
esan nahi duen. Patri Urkizuk (Urkizu 2004) ni gabaz nabilean
irakurri du.
- jan daguiçula
- ‘jan ditzazula’.
- ceurgana
- Eskuizkribuan bi aldiz aurkitu dugu ceurg- forma indartu zaharra:
hau eta ceurganic (A17: 86); ugariago dira, jakina, çugan-
eta çuregan- formak.
- ceure bularroc jan daguiçula / ceurgana sartu
artean
- Gure ustez, bularrak jatea, hemen, neskaren bularrak (edo altzoa,
edo aurrealdea) mutilarentzat maitasunez zabaltzea da (pelikanoak ere bularrak
mokoka janez zabaltzen baitu bere paparra, kumeak elikatzeko); baina ez
dakigu ziur ceurgana sartu behar dena neska bera den (pelikanoak
ere paparra zabaltzen du bere mokoa barrura sartzeraino) ala mutila den
neskaren barrura sartu behar dena (pelikanoaren kumeak ere agertzen dira
irudi askotan amaren paparretik mokoka). Linschmann-Aresti legearen arabera,
lehenengo irakurketa litzateke egokiena, ceurgana forma indartuak
adierazten duenez.
- gorpuceango
- ‘gorputzeko’; -eango bakarra da eskuizkribuan.
- gorpuceango araguioc
- Formula ezaguna da, batez ere balada zaharretan: cf., adibidez, Peru Abendañokorena:
Jaun Peru Abendañokok esala: / Oñetako lurrau jabilt ikara, / Gorputzeko
lau aragiok berala (XV. m.; TAV 3.1.6.).
- dacarqueçula
- ‘geroan ekar ditzazula’; geroaldiko subjuntibo trinkoa. Cf. gorago A16:
87.