A18

muguer
Gaurko mujer erabili beharrean, beherago ere (A18: 17) forma berean dago, <-gue-> grafiarekin. CORDEn sei agerraldi daude grafia horrekin, urte-tarte zabal batean: 1285, 1500, 1582, 1622, 1655 eta 1741.
gora
dame
Objektu zuzena falta zaio, baina “grascia (pura)” ulertu behar da.
gora
criaste
‘creaste’.
gora
me des
me la des beharko luke, hemen ere objektu zuzena falta baita, “la gracia” hain zuzen.
gora
ito
Gaurko hito ‘mugarria’.
gora
Magdalo
Magdalena izenak ‘Magdalatarra’ esan nahi omen du. Magdala, Bibliaren arabera, Galileako hiri bat zen. Talmud-en ere bi Magdala aipatzen dira. Josueren liburuaren arabera (19: 34), hiri gotortua zen, eta badirudi hiriaren izenak berak ‘dorre’ edo ‘gotorleku’ esan nahi zuela. Beharbada, horregatik hiria izatetik gaztelu izatera pasatzea. Magdalo gazteluaren tradizioaren oinarria, antza denez, Jacobus de Voragine-ren Legenda aurea famatuan (c. 1275) dago: “Maria Magdalena a Magdalo castro cognominata clarissimis est orta natalibus, utpote ex regia stirpe descendentibus” (apud Graesse 1801: 408). Lan berean aipatzen da Magdalenak gaztelua heredatu zuelakoa ere.
Euskarazko testuetan Magdaloko gazteluaren aipamena gutxienez Lizarraga Elkanokoak (“eta partiturik haziendak, ta arri sortaturik kastelu deitzen zena Magdalo, ordik deitu omen zute Magdalena”) eta Agirre Asteasukoak (“eta Magdalenak beste ondasunen artean artu zuan Magdalako etxe, edo gaztelua” eta “Aspertu zan senideen atelekaz, eta joan zan Magdalako gaztelura”) dakarte.
gora
puesieron
CORDEn badira forma honen lau lekukotasun, denak 1499a baino lehen.
gora
muy mortales
‘oso larriak’.
gora
de otra cosa jamás se le acordaba
‘no se acordaba de otra cosa, no pensaba en otra cosa’.
gora
a dicha
‘halabeharrez, kasualitatez’; DAutek ez dakar lokuzio hau, baina bai por dicha, esanahi berbera duena. CORDEn, aldiz, hainbat adibide daude, hala nola “Buen escudero, a dicha, por esse camino donde venís ¿auéys topado hasta diez caualleros en compañía de dos gigantes?” (Jerónimo Fernández, 1547, Belianís de Grecia).
gora
subida
Cf. DAut, s.v. subir: “Metaphóricamente vale crecer en dignidad, lograr mayor empleo, aumentar el caudal, o la hacienda”.
gora
duecho
‘prest’; ducho-ren aldaera da. DAutek dio adjektibo zaharkitua dela.
gora
alinpiarme
‘garbitu’; cf. DAut, s.v. alimpiar: “Lo mismo que Limpiar. Los antiguos escribieron y pronunciaron assí esta voz; pero oy no se usa sino entre gente rústica”.
gora
según que
‘bezala, -n modu berean’; DAutek ez dakar, baina CORDEn erruz dokumentatzen da eta DRAEren edizio berrietan labur-labur jasotzen da.
gora