A26

temeroso
‘beldurgarri’; temeroso adjektiboak gaurko erabilera nagusian ‘beldurkor, beldurti, beldurbera’ esan nahi duen arren, lehen ‘beldurgarri’ zen esanahi nagusia. Cf. DAut, s.v.: “Lo que pone o causa miedo, temor o rezelo de alguna cosa”.
gora
Sometido al gremio
‘batasunari lotua’; cf. DAut, s.v. gremio: “Se llama analógicamente la unión de los fieles con sus legítimos pastores, y especialmente el Sumo Pastor, que es el Pontífice Romano; y assí, de los hereges y apóstatas se dice que están fuera del gremio de la Iglesia”.
gora
Oy
Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy eta oyta betegarriak (bakanka oy eta), bertso-lerroen neurri egokia lortze aldera.
gora
baleu enojadu
Aditz laguntzailea aditz nagusiaren aurretik agertzen da askotan poemaren lehenengo partean (1-48), errima (-adu) errazten duelako.
gora
asco maneraz
‘manera askoz’; eskuizkribuan asko zenbatzailea sintagmaren aurrealdean zein atzealdean agertzen da, eta lehenengo kasuan maiz beste osagairen bat tartekaturik ere bai. Alabaina, adibide honetan izan ezik, aurrean agertzen diren asko guztiak partitiboak lagundurik aurkitu ditugu: “asco + izena + -ric”.
gora
Erregue baleu enojadu, / enojadu ta / asco maneraz afrontadu
Ahozko literaturan sarri agertzen da anadiplosia: testu-zati baten azken zatia hurrengoaren hasieran errepikatzea eta kateatzea; bihurkia deitu zion Manuel Lekuonak ahozko euskal literatura aztertzean. Testuan behin baino gehiagotan agertzen da baliabide hori: ene laztanac guraric, / ene laztanac guraric eta / neurc ala trabajaduric (A14: 10-12), Erregue baleu enojadu, / enojadu ta / asco maneraz afrontadu (A26: 2-4), Amea baleu ayn onradu, / onrada eta / bere semeaz concertaedu (A26: 14-16), cerren ecusten / even guztia galduric, / galduric eta / suorrec abrasaduric (A28: 91-94), Aurquitu eta / dey eguin deuso umilic, / umilic eta / lisonja ascoz beteric (B29: 41-44).
afrontadu: ‘iraindu, haserretu’; cf. baita afrontaduric ‘iraindurik, haserreturik’ (A10: 30), baina afrontadu ‘iraindurik sentitu, lotsatu’ (B14: 26), eta afrontua ‘kargu-hartzea, errieta’ (A21: 13).
gora
itaunquetan
‘itauntzen, galdetzen’.
gora
Oy guiçon batec /… /oy leyquean acertadu
A26: 1-6, A26: 7, A26: 9 eta A26: 39 lerroetan egin diren aldaketek iradokitzen dute testua kopiatzen ari zela.
gora
arrimadu
‘norbaitengana jo babes edo laguntza bila’; cf. DAut, s.v. arrimarse: “Metaphóricamente es allegarse a alguno, valerse de su patrocinio y autoridad para aprovecharse de su favor y amparo”.
gora
Nic ez neyque / a leguiala consejadu
‘nik ez nuke aholkatuko hori (arrimatzea) egin lezala’.
gora
bertati
‘berehala’.
gora
Badanic bere
‘hala ere’; badanik bere OEHn ez dago jasota, baina cf. badarik ‘hala ere’: funtsean Iparraldean lekukotzen bada ere, badago GN-zko adibiderik (1609ko poesietako batean, zehazki), eta Otxoa Arinek ere erabiltzen du. Lazarragaren eskuizkribuan zazpi aldiz aurkitu dugu: A6: 43, A10: 61, A24: 51, A26: 13, A27a: 7, B5: 27 eta B14: 51.
gora
amea
Aita eta ama hitzek izen berezi gisa funtzionatzen dute gehienetan tradizioan; hartara, ez dute artikulurik hartzen. Lazarragaren eskuizkribuan, aita edo ama narrazio-hitza duenarena barik beste norbaitena baldin bada (hots, 1. pertsonarena ez bada), artikuluarekin agertzen da: aytea (B3: 38), bere aytea (B3: 47), ayteac (B3: 31, B3: 40), aytearen (B3: 39); amea (A26: 14), ameac (A26: 30). Poema honetan, ikusten denez, bi aldiz aurkitu dugu amea-.
gora
onrada
Bihurki edo anadiplosiaz ikusi 2-4 lerroei dagokien oharra. Hemen aldaketa bat egin du (onradu > onrada), baina funtsean baliabide bera da.
gora
semeaz
‘semeagaz, semearekin’; hemen -az bukaerak soziatiboaren balioa du.
gora
concertadu
‘adostu, hitzartu’; adjektiboa da hemen, goiko onradu bezala, ez adizki perifrastiko baten aditz nagusia.
gora
esca lequion / mesedea
‘(amak semeari) eska liezazion mesedea, eskatutako mesedea’; eskuizkribuan eskatu aditzak Nor edo Nor-Nori erregimena du, beste euskal testu zaharretan bezala (RS, Leiz, Zalg).
gora
otorgadu / esca lequion / mesedea ta confirmadu
Poema honetan behin baino gehiagotan erabili du egitura berezi hau: “aditza-1 + objektua (aditza-1 eta aditza-2rena) + (e)ta + aditza-2”. Cf. otorgadu ... ta cofirmadu (18-20 eta 34-36); umilladu ... ta suplicadu (22-24); quebrantadu ... eta traspasadu (44-46).

otorgadu... ta confirmadu aditzen erabilera, hemen eta beherago 34-36. lerroetan, lotuta egon liteke nobleek eta erregeek legeak, foruak, erregaliak, etab. berresteko erabiltzen zituzten formulekin (ik., esaterako, Sanz Fuentes (1979). Hona adibide bat, hainbaten artean: “E estos heredamientos sobredichos les otorgamos e les confirmamos, e mandamos que los ayan libres por juro de heredat para siempre jamás” (Privilegio de Juan II, 1408).
gora
banerexqueo
‘ondo iritziko nioke’; eretxi aditzaren forma hipotetiko trinkoa da. Cf. erexqueoc: Gatz ze erexkeok iñori “No quieras mal a nadie” (RS 312). Eta cf. OEH, s.v. iritzi: “(Aux. trans. tripersonal). En ciertos contextos [...], si no se especifica otra cosa, es ‘parecer bien’”.
gora
alcançadu
‘erdietsi’; eskuizkribuan hirutan agertzen da alcançadu aditza eta hiruretan adiera horrekin: cf. alcançadu daiqueano (A14: 101), eta polseac ez ebena enlazadu / aoac eguiala alcançadu (B3: 5-6).
gora
ta suplicadu / bere semeari / oy leguiola alcançadu / parcacioa
Joskera bihurria bada ere, honela ulertu dugu: Gaitz-egilea umiliatzen zaio andre honi, eta (gaitz-egileak) suplikatzen dio (andre honi) (andre honek) alkanzadu edo erdietsi diezaiola bere semearengandik barkazioa (gaitz-egilearentzat).
gora
cerren lebela enojadu
‘zeren haserretu baitzuen’; XVI. mendeko autore gehienek l- aurrizkidun hipotetikoko formak erabiltzen dituzte iraganeko edo hipotetikoko aditz nagusiek gobernatu mendeko konpletibo, denborazko, final, zirkunstantzialetan. Askotan forma hauek zeharkako estiloa markatzen dute: erregutu eusan bere emazteari eugui leguiala contu andia Silverori bear ebena emaiteaz (AL: 1142r), Egun baten, bada, bere bideti joeala, topadu çan arçai bigaz, ceñai Silviac itaundu eusten nora lloacen (AL: 1147r), Ceruetaco Erregueari / oy dira encomendadu / suplicaetan liçatela / nay lequiela lagundu (AL: 1154v), Egun ascotan nic eguin nagon / modu ascotan erregua, / arren, osatu nenguiala / a liçan guero medicua. / Errespuesta emayten cidan / liçala nesca onestua, / ayta-amaac liqueoela / berebico afrontua (A21: 9-13), Baeguion ayteac erregutu / gau baten arren lagun leguiola, / cerren aseguin andi leyola (B3: 31-33), Ama emazte luyen ala ez nahi nuque galdatu (Etx III, 17), Fray Vicentec esala, Fedea cina liçala (Fray 171). Azpimarratu behar da Lazarragaren testua agertu aitzin erabilera horren lekukotasunak biziki urriak zirela mendebaldeko testuetan.
gora
erreguxeau
‘erregutxo hau’; Lazarragaren eskuizkribuan, -txo atzizkia beti erabiltzen da txikigarri moduan; -xe atzizkiak, berriz, hiru balio hartzen ditu: 1) Txikigarria (-xe = -txo), kutsu afektiboarekin (mespretxua, trufa...) nahiz gabe: bervaxe (A7: 117), daquidancheau (A10: 21), gauçaxe (A10: 23), presentexeac (A14: 69), çuzpirioxe (A14: 73), esecoxeoc (A19: 14), urtexe (A19: 16), dozenaxe (A24: 116), erreguxeau (A26: 31), bobedaxeoc (A28: 59). 2) Izenondo eta aditzondoen intentsitate markatzailea: gueldixe (AL: 1140v), goitixeago (A1: 23), claruxeago (A7: 49), gueixeago (A10: 59). 3) Indartzailea (izenordain indartuekin, eta eben / arean-ekin): bercheac (A7: 77), gueurcheoc (A7: 88), neurcheau (A10: 46), ebenche (B3: 42), areanche (A27a: 33). Kasu batean (urteje A14: 6), ez dakigu zehazki zein den balioa.
gora
ceñac
ameak, alegia.
gora
cerren daygun atajadu
‘(solasa) atajadu, amaitu, laburtu dezagun; (solasa) atajatzeko, amaitzeko, laburtzeko’; helburuzko perpausa da, “zerren + subjuntiboa” egiturarekin. Atajadu-ren esanahiari dagokionean, cf. DAut (s.v. atajar): “Vale también cortar, suspender, detener alguna acción; como atajar el discurso, atajar el razonamiento”.
gora
Jaquin eguiçu
‘jakin ezazue’; jentea da aditz honi dagokion bokatiboa. Poeman gehiagotan agertzen da zu-ri dagokion aditz-morfema bere jatorrizko plural balioarekin.
gora
quebrantadu / oy mandamentu / santuac eta traspasadu
“aditza-1 + objektua (aditza-1 eta aditza-2rena) + (e)ta + aditza-2” egituraz, ikusi 20. bertso-lerroko oharra.
traspasadu: ‘hautsi’; cf. cegaiti nei traspasadu / amorearen leguea (A24: 137-138). Cf. DAut, s.v. traspassar: “Vale también quebrar o violar alguna ley, estatuto o precepto, contraviniendo a su tenor o forma”.
gora
cegayti
‘zeinarengatik, aurreko guztiagatik’; ez da kausala, erlatibozko kontsekutiboa baino; hortaz, ez da gaztelaniazko porque, baizik eta por lo cual.
gora
daoz
‘dagoz, daude’.
gora
çuençat
Errima-aldaketarekin batera, pertsona ere aldatu da: gu > zu(ek). Horrela markatzen da poemako bi parteen arteko jauzia.
gora
grilluac
‘girgiluak’; cf. OEH, s.v. 1 grillo: “Grillo. ‘Grillos, prisiones, oinboillak, grilloak’ Lar” eta Lcc “grillos, griluac”.
gora
ausi
Irakur bedi hausi eta ez hautsi.
gora
çoaz
‘zoaz(te), joan zaitez(te)’, aginteran.
gora
Ezindan
‘ez zindan, ez zenida(te)n eman’; *-in- erro zaharreko adizkia da. Lehenengo bertsioan perifrastiko baliokidea zegoen: emun ez ceustan. Eskuizkribuan ez yndan (hitz-hasierako <y-> grekoarekin) agertzeak pentsaraz lezake hikako forma erabili nahi zuela, baina uste dugu hitzaren mozketa okerra dela, zu(ek) baita gainerako adizki guztietako subjektua.
gora
jaaten
Jan eta izan aditzek aditz-izena osatzeko -te atzizkia hartzen dutenean, -aa- bokal bikoitza gertatzen da. Aditz horiek beroriek bestelako formetan (izango, jango, izan, jan, janda) ez dute inoiz bokal bikoitzik agertzen. Itxura guztien arabera fenomeno morfologikoa da oinarrian. Honelaxe dio OEHk jan aditzarentzari dagokionean (izan aditzari dagokionean, OEHk ez dakar bokal bikoitzeko adibiderik): “Documentado en todas las épocas y dialectos. La forma jan es general; jaana, jaate- (aunque no jaan) se documentan en Capanaga, Zuzaeta (88), Moguel (PAb 164), V. Moguel (12), J.J. Moguel (BasEsc 261) y fray Bartolomé (Ic III 273)”.
gora
nengusun
‘ikusi ninduzu(e)n’; ikusi aditzaren aoristo edo iraganaldi burutu trinkoko Nor-Nork forma da. <n> ondoren izan dugu honen antzeko ahostuntzerik lehenago ere: neongue (A7: 58). Irakur bedi txistukari afrikatuarekin: nengutsun.
gora
Ez ceeguidan
‘ez zenida(te)n egin’; egin aditzaren aoristo edo iraganaldi burutu trinkoko Nor-Nori-Nork forma da. Eskuizkribuan aditz bat baino gehiago dira cee- < cene-. Cf. baceequi (AL: 1151v), ezpaceeguit (A7: 99), ceeguidan (A26: 59) eta, bilakabidea aurrerago eramanda (ce- <cee- < cene-), cebela ‘zenuela’ (AL: 1151v), ceben ‘zenuen’ (AL: 1153r), ceguian ‘zenegian, zenezan’ (AL: 1153v), ceucala ‘zeneukala’ (A26: 96, 98) eta ceucan ‘zeneukan’ (A26: 106).
gora
ay
‘ai’ heiagora da; eskuizkribuan beste bitan aurkitu dugu: Ay ay ay ay ay ay ay ay ay ay ay / ay ay ay ay ay ay, dardo çorroça (B17: 25-26) eta a[y] ay ay, ene narru çuri gazteac! (B17: 57).
gora
recojidu
‘babestu’; cf. DAut, s.v. recoger: “Se toma también por acoger o refugiar a alguno”.
gora
ez nenducaçun
‘ez ninduzu(e)n eduki’; eduki aditzaren lehenaldiko adizki trinkoa; eskuizkribuan ez dago besterik. Dirudienez nindu- idatzi du lehenengo eta gero zuzendu du: nendu- (agian forma perifrastikoa eta trinkoa gurutzatuta).
gora
ez gueyago
‘ez eta ere’.
gora
catigu
‘gatibu’.
gora
nençan
‘nintzan’; eskuizkribuan bakarra izan arren (ninçan agertzen baita beti), ez dugu uste etzan-en lehenaldiko forma trinkoa denik; izan ere, eskuizkribuan lau aldiz dago etzin aditza forma jokatugabean (ecin AL: 1152v, ecinic A1: 36, ecingo A14: 85, ezin A24: 53) eta bi aldiz forma trinkoan (naç AL: 1152r, çaucidenean A16: 86), eta ez dirudi horiekin lotu behar denik.
gora
orrinbat
‘horreinbat, horrenbeste’; hiru formatan agertzen da halako monoptongazioa testuan zehar: orrinbat (A26: 70), cinbat (A26: 79), oninbatenaz (A23: 33 eta 85); baina badira oneinbat (AL: 1152v, A3: 23, B3: 51), oneinbatenaz (A24: 9) eta oneinbategaz (B2: 7, B7: 17) ere.
gora
guec
‘gu’; lau bider aurkitu dugu guec forma Lazarragaren eskuizkribuan: bitan absolutiboa da (AL: 1147r, A26: 72) eta bitan ergatiboa (AL: 1147v, AL: 1154v).
gora
gueoncen
‘gengozan, geunden’; hona hemen eskuizkribuan aurkitu ditugun egon aditzaren lehenaldiko adizki trinkoak: neongue (A7: 58; A10: 26), ceoncen (A7: 64; A26: 99), ceoncela (A7: 67), gueoncen (A26: 72), ezpaceonça (A27a: 45). Forma jokatugabeak ere batzuetan -g- galtzen du: eongo (A8: 3; A8: 11; A18: 19; A12: 16; A26: 139); baina egongo (A23: 92), egote- (passim), egon (passim).
gora
çaoz
‘egon zaitez(te)’, agintera; çaoz eta çaoça, bietara erabiltzen du.
gora
au desoen puntuan
‘(kondenatuek Jaun Zerukoari) hau esaten dioten unean’; esan aditzaren Nor-Nori-Nork forma trinkoa da. Cf. nic desodan gauçaric (A16: 52).
gora
çarriz
‘jar zaitez(te)’; jarri aditzaren agintera trinkoa da. Testu osoan bi aldiz agertzen da jarri çatez (A17: 53, A25: 15) eta beste bi aldiz çarriz (A26: 78, A26: 113).
gora
cinbat
zeinbat, zenbat’; ikusi ceinbat (B17: 65). Monoptongazioaz cf. 70. bertso-lerroko oharra.
gora
joacen / ebili
‘ibili ohi ziren’; joan laguntzailea. Orobat 84. lerroko joan joacen ‘joan ohi ziren’ eta 92. lerroko egon doacen moduan ‘egon ohi diren moduan’.
gora
oçac
‘hotzak hilik’, hain zuzen.
gora
canpuan
‘kanpoan’; eskuizkribuan beti dago canpu forma, Landuccirenean eta Gamizenean bezala (eta ez kanpo, beste autore guztiek erabiltzen duten bezala, OEHk dioenaren arabera). Esanahiari dagokionean, behin bakarrik esan nahi du ‘kanpo’ (vs ‘barru’, A26: 82), eta, ñabardurekin bada ere, bost aldiz dauka Landucciren erabilerara hurbiltzen den ‘landa’ adiera: bitan ‘landa’ (vs ‘hiria’, AL: 1145v eta B17: 67), beste bitan ‘landa zabala’ (vs ‘leku txikia, leku jakin bat, erreferentziako lekua’, AL: 1152v, AL: 1153v), eta behin ‘zelaia, jokalekua’ (zehazkiago ‘justetako zelaia’ A1: 10).
gora
çuetara
‘zuengana’, bizidun markarik gabe. Oro har, bizidunekin, Lazarragak -gan erabiltzen du leku-postposizioa aitzin; horrek balio du hala izenentzat nola izenordainentzat. Baina eskuizkribuan bi aldiz aurkitu ditugu (salbuespen gisa) izenordainetan -gan-ik gabeko formak: Çuetara / joan joacen orduan / limosna esque / Jaungoicoaren contuan (A26: 83-86) eta Dama galantac, ni ez nax digno,/ ez dot merescimenturic, / çuetan miiau ifinteraco (A10: 5-8).
gora
oegaz
‘hauekaz, hauekin’; eskuizkribuan lau aldiz aurkitu dugu -egaz soziatibo plurala: çuegaz (A10: 27), oegaz (A26: 87), oriegaz (B7: 33) eta guiçonegaz (B18: 128); eta bitan -ogaz soziatibo plurala: escuogaz (A17: 64) eta damaogaz (B2: 10). Plurala da orobat baçugaz: urregorrizco letra baçugaz / egoan escreviduric (A1: 11-12), Egun batean leucala / beste baçugaz cabildu, / aen artera içan ninçan / exil-exilic coladu (B14: 45-48), baçugaz consultaduric (B23: 22). Horien ondoan, bada -ocaz/-ocaç ere: delicaduocaz (AL: 1138r), berbaocaç (AL: 1151v), beguiocaz (AL: 1152v), biciocaz (AL: 1154v); eta ‑equin: oequin (A11: 2), matalotequin (B30: 69).
gora
guichi
Eskuizkribuan soilik bi lekutan aukitu dugu gitxi forma (AL: 1151v eta A26: 88), eta 17 aldiz gutxi.
gora
çaoça
‘egon zaitez(te)’, agintera; çaoz eta çaoça, bietara erabiltzen du.
gora
gumuta deçun
‘ezagun duzu(e)n, dakizu(e)n’;gumuta(tu) forma ezezaguna zen orain arte (cf. OEH, s.v. gomutatu: “pensar en, considerar”), baina ziurra da, bi lekutan agertzen baita eskuizkribuan: gumutatu ez lequion (A25: 37) eta gumuta deçun (A26: 90). Nolanahi ere, aditz honen lehen agerraldia dugu.
deçun adizkiari dagokionean, de- moldeko *edun aditzaren formak ez dira asko eskuizkribuan (eta gehienak Estibaliz Sasiolakoaren poeman agertzen dira): det (A5: 26, B30: 12, B30: 14, B30: 20, B30: 45, B30: 60), dedan (B30: 82), badeçu (A16: 70, A28: 168), deçun (A26: 90). Gutxi dira, orobat, du- eta deu- moldeetakoak.
gora
Utra
‘oso’; gutxienez Kapanagari eta Oihenarten atsotitzei esker ezagutzen genuen (cf. OEH, s.v.).
gora
gaxtoto
‘txarto, gaizki’; cf. Lcc “mal, o malamente, gaystotoro”, “malestar, gaystoto eguon”, “maldezir, gaystoto essan”.
gora
cinean
Mendebaldeko testu zaharretan, deklinabide mugatuan bezala, a + a > -ea disimilazioa gertatzen da adizki jokatuetan ere, -an / -ala atzizkiak gehitzean: doa + -an > doean (RS), daroa + -an > daroeanean (VJ) (cf. FHV 115). Hona Lazarragaren eskuizkribuan bildu ditugun adibideak: joean (AL: 1138r), cirean (AL: 1142v, AL: 1144r, AL: 1146v, AL: 1152r, AL: 1153v, A11: 13, A11: 17, A26: 120, A28: 100), direan (AL: 1147v, AL: 1152r, A1: 15, B17: 62), çarean (AL: 1152v, A12: 16, A17: 111, B18: 31, B18: 44), guinean (A7: 8, B18: 86), cinean (A26: 94, A26: 156), neroean (B18: 14), cireala (AL: 1145r), joeala (AL: 1147r), çareala (AL: 1151r), direala (AL: 1152r), neroeala (B18: 16). Ohar gaitezen Landuccik ez duela aldaketa horren arrastorik aditzean (“antecedente, aurrera doana”).
gora
ataidea
‘hurkoa’ esan nahi duela dirudi (agian *ate-aide, hots, ‘teilapekoa, auzokoa’), baina hapaxa da, ez baitugu aurkitu beste lekukotasunik.
gora
ceucala
‘zeneuka(te)la’; halako hiru adizki dira elkarrengandik hurbil: ceucala ‘zeneukala’ (A26: 96, 98) eta ceucan ‘zeneukan’ (A26: 106). Eskuizkribuan aditz bat baino gehiago dira cee- < cene-. Cf. baceequi (AL: 1151v), ezpaceeguit (A7: 99), ceeguidan (A26: 59) eta, bilakabidea aurrerago eramanda (ce- <cee- < cene-), cebela ‘zenuela’ (AL: 1151v), ceben ‘zenuen’ (AL: 1153r), ceguian ‘zenegian, zenezan’ (AL: 1153v), ceucala ‘zeneukala’ (A26: 96, 98) eta ceucan ‘zeneukan’ (A26: 106).
gora
ceoncen
‘zeunde(te)n’.
gora
traspasaduric
‘hautsirik’; ikusi gorago 46. lerroko oharra.
gora
esate orduan
Hemen bakarrik aurkitu dugu orduan aditz-izenarekin: esate orduan (A26: 108) eta predicaeta orduan (A26: 110); beste guztietan aditz jokatuarekin agertzen da.
gora
ez gueiago
‘eta are’, edo besterik gabe ‘ez gehiago’; kasu honetan ez da ‘ez eta ere’, lehenengo elementua ez delako ezezkoa, guchi baino.
gora
da
‘eta’.
gora
çarriz
‘jar zaitez(te)’; ikusi gorago 78. lerroko oharra.
gora
asientuan
‘egonaldian, egoeran’
gora
Ernegaduco
‘arbuiatuko’; osagarriari dagokionean, behin soziatibo garbia erabili du (çugaz A26: 134) eta bitan -az bukaera (puntuaz A26: 120 eta juduaz A26: 124); -az amaiera dutenen kasuan, ezin da ziur baieztatu instrumentala den ala soziatiboa -agaz > -az kontrakzioarekin. Cf. OEH, s.v. ernegatu: “Renegar, abjurar, apostatar. v. arnegatu. Ea [...] errenegadu dabenz Iaungoikoaz. Cap 92. [...] Ernegetan dot Jesu-Kristo eta Maria Santisimiagaz. Astar II 35”.
gora
dançuan puntuan
‘entzungo duen unean, entzun dezan unean’.
gora
esan ceustan
‘esan zenidan’; ikusi gorago 59. lerroko oharra.
gora
secularecoz
‘sekulakotz, betirako’; cf. OEH, sekularean, s.v. sekula: “(En oraciones afirmativas). “En larguísimo tiempo, eternamente” A. Gurekin bearko dezu / beti sekularean. GavS 24”.
gora
deuste
‘die’.
gora
neuronen escojiduac
Genitibodun izenordain honek bi interpretazio izan ditzake. Alde batetik, jabetasuna adieraz dezake, nolabait afektibotasuna edo hurbiltasuna markatzeko (‘nire eskojiduak, nire hautatu maiteak’). Beste aldetik, egile edo agente gisa uler daiteke, neuronen escojiduac egitura pasibo jokatugabetzat harturik (‘nik eskojiduak, nik hautatuak’). Egitura pasiboko agentea genitiboan markatzea arrunta zen gaztelera zaharrean, eta erabilera horren bi adibide aurkitzen ditugu euskara arkaikoan: Voto eguitẽdot […] goardaetaco erreguela tercera Sãt Frãciscuarẽ ordeacoa penitenciacoa ayta sanctu Nicolao laugarrenarẽ emona eta otorgadua eta ayta sãtu sist laugarrenarẽ aprovadua ta cõfirmadua (San Frantz. l. 1-6); Gassoto yrabacia yrachoen da yracia (RS 301) “Lo mal ganado es de la fantasma exprimido”. Lazarragaren poema honetan berean egitura mota honen beste adibide bat aurkitzen da: ene bedeicatuac (A 26: 162).
gora
Jasarri
‘jesarri, eseri’; jasarri aditzaren esanahiari dagokionean, badirudi hala ‘eseri’ (A17: 99, A26: 149, B14: 49) nola ‘jarri’ (A10: 7, B5: 13, B17: 63) esan nahi duela eskuizkribuan, testuinguruaren arabera.
gora
Padarisuco
‘Paradisuko’; cf. paradisu (B30: 93). OEHren arabera (s.v. paradiso), ez dago metatesi honen beste lekukotasunik.
gora
çuençat asinadua
‘zuei egokitua, esleitua’.
gora
ene bedeicatuac
‘nire bedeinkatu maiteak’ edo ‘nik bedeinkatuak’; genitibodun egiturari buruz, ikusi A26: 148 lerroko oharra.
bedeicatuac formari dagokionean, -n- gabeko aldaerak lekukotasun ugari ditu euskara zaharrean.
gora