A29

oy
Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy eta oyta betegarriak (bakanka oy eta), bertso-lerroen neurri egokia lortze aldera.
gora
erdira
‘erdibitu, urratu’; cf. OEH, s.v.: “Documentado en todas las épocas y dialectos, excepto en vizcaíno. La mayor parte de los ejs. son de bihotza erdiratu ‘partir el corazón’”.
gora
ey
‘ei, omen’; partikula honen lehenenengo lekukotasuna Arrasateko Erreketan aurkitzen da (Madalenaan an ei dauça, TAV 3.1.7, 83), baina XIX. mendera arte oso gutxi lekukotzen da, ziur aski testu motengatik (dotrinak, otoitzak…). Cf. OEH, s.v.: “Documentado sólo en textos vizcaínos. Atestiguado ya en los Cantares de la quema de Mondragón, hasta la segunda mitad del s. XIX los ejemplos son, sin embargo, muy poco frecuentes”. Lazarragarenean bederatzi aldiz aurkitu dugu: A12: 2, A:12: 4, A23: 25, A24: 2 oh. pal., A27b: 5, A28: 2, A28: 10, A29: 10, A29: 24.
gora
Judas traidorec
Artikulurik gabe ageri da izen berezi batez eta izenondo batez osatutako sintagma hau. Ergatibo mugagabearen adibideak badira testu zaharretan. Hemen, hala ere, aintzat hartu behar da Judas traidore sintagma osoa hartu ahal izan dela izen berezitzat, beste mota bateko izenlaguna daramaten izen berezien kasuan bezala: cf. Jaun Peru Abendañococ (TAV 79-81).
gora
Asper ce çatez
‘ez zaitez asper, ez zaitez neka’; cf. Lcc “cansar, aspertu”.
gora
Icara jabilt / lau laurenoc
Formula ezaguna da, batez ere balada zaharretan: cf. Peru Abendañokoren kanta (c. 1443; TAV 3.1.6.): Jaun Peru Abendañococ esala: / Oñetaco lurrau jauil<t> ycara, / Gorpuceco lau araguioc berala, edo Martin Bañezen eresia (c. 1464; TAV 3.1.9): Oñetaco lurrau jabilt icara, / Lau araguioc vere an verala, / Martin Bañes Ybarretan il dala. Lazarragaren testuan badago honen beste oihartzun bat ere: ene araguioc icara dabilz (B3: 76-77).
gora
nançuçu
‘entzun nazazu(e)’; entzun aditzaren agintera trinkoa. Gisa horretako aginterazko forma trinkoak ez ziren ongi ezagutzen Lazarragaren testua agertu arte. Izan ere, historikoki, euskararen hizkera desberdinek egitura perifrastikoetara jotzen dute iragankorretako objektua 1. edo 2. pertsonakoa delarik. Cf. adibidez Hiri cionat allaua, ençun neçan allauaiçuna (Zalgize 131). Lazarragak, aldiz, forma trinkoak nasaiki erabiltzen ditu objektu mota hauekin ere: nançuçu (A10: 4), erruqui nauca (A16: 35, berorika), naraçaçu (A17: 48), ce nafinçu (A17: 60), nacusu (B21: 47). Arabarraren erabilera emankor horien ondoan, euskaraz ezagutzen den corpusean ez dugu beste bi aldiz baizik aurkitu objektua 1. pertsonakoa duen aginterazko forma trinkorik: bata Arrasateko Erreketan ([An]dra urena Butroecoa nançuçu, Butr A,6), eta bestea Oihenarten poesietan (galdez nauzun horrez ukenduru negizu, Poes. XXIV, 5).
gora
Arren, nançuçu, / … / Pasio Santua dolorez
Antzeko formula aurkitu dugu eskuizkribuko lau lekutan, ondoren datorren solasari adi izateko arreta eskatzen duen funtzio kataforikoan: nançuçu, çaoz gueldiric (A10: 4), oy lenaengo abantajea / dasadan, çaoz exilic (A14: 49-50), Asi gura dot; / nançuçu, çaoz exilic (A28: 39-40), Arren, nançuçu, / Jaun Cerucoaen amorez, / conta deçadan / Pasio Santua dolorez (A29: 17-20).
gora
Eguaunari
‘eguenari, ostegunari’; cf. Lcc “juebes, eguauna”; OEHren arabera (s.v. eguen), Araban erabiltzen da (“V-ger [Alava]”). Mitxelena zehatzagoa da (1958: 43): “El nombre del "jueves" eguauna, aunque no está registrado por Azkue, se ha conservado en dos puntos de Álava (Cigoitia y Nafarrate), con artículo eguaune, según el "Triple cuestionario". Frente al vizc. común eguen, hay también eguun en Munguía (Euskera 7, 52)”.
gora
eguaun guren
‘ostegun santu’.
gora
esanic
‘deiturik’.
gora
leucala
‘zeukalarik’; XVI. mendeko autore gehienek l- aurrizkidun hipotetikoko formak erabiltzen dituzte iraganeko edo hipotetikoko aditz nagusiek gobernatu mendeko konpletibo, denborazko, final, zirkunstantzialetan. Askotan forma hauek zeharkako estiloa markatzen dute: erregutu eusan bere emazteari eugui leguiala contu andia Silverori bear ebena emaiteaz (AL: 1142r), Egun baten, bada, bere bideti joeala, topadu çan arçai bigaz, ceñai Silviac itaundu eusten nora lloacen (AL: 1147r), Ceruetaco Erregueari / oy dira encomendadu / suplicaetan liçatela / nay lequiela lagundu (AL: 1154v), Egun ascotan nic eguin nagon / modu ascotan erregua, / arren, osatu nenguiala / a liçan guero medicua. / Errespuesta emayten cidan / liçala nesca onestua, / ayta-amaac liqueoela / berebico afrontua (A21: 5-12), Baeguion ayteac erregutu / gau baten arren lagun leguiola, / cerren aseguin andi leyola (B3: 31-33), Ama emazte luyen ala ez nahi nuque galdatu (Etx III, 17), Fray Vicentec esala, Fedea cina liçala (Fray 171). Azpimarratu behar da Lazarragaren testua agertu aitzin erabilera horren lekukotasunak biziki urriak zirela mendebaldeko testuetan.
gora
da
‘eta’.
gora
eucan
‘eduki zuen, izan zuen’; edugi aditzaren aoristo edo iraganaldi burutu zahar trinkoa.
gora
judeguaquin
‘juduekin’; cf. OEH, s.v. judu: “Judegu es propio de la tradición vizcaína, ya desde Capanaga y Micoleta; cf. infra iudego en la zona occidental de Navarra en el s. XIII. [Çaldun iudego (Zufia, 1283). GLarr SJ 510]”. Eskuizkribuan judegu aldaera hemen bakarrik agertzen da; gainerakoetan judu erabiltzen du: juduaz (A26: 124), juduac (A29: 91) eta juduoc (A29: 106).
gora
-ar-
Hitzaren hasiera eta amaiera galdu dira, baina badakigu lau silaba behar ditugula, bertso-lerroaren egituraren arabera (kontuan izan, halere, hurrengo hitza bokalez hasten dela). Mateoren ebanjelioaren arabera (Mt 26, 15), Judasi “zilarrezko hogeita hamar txanpon” agindu zizkioten (Vulgataren arabera, triginta argenteos; Leizarragarenean hogei eta hamar diru peza; Duvoisinenean hogoi eta hamar zilharrezko).
gora
Traidore-asac
‘traidore-hatsak, traidore-kiratsa’.
gora
umilic, / umilic eta
Ahozko literaturan sarri agertzen da anadiplosia: testu-zati baten azken zatia hurrengoaren hasieran errepikatzea eta kateatzea; bihurkia deitu zion Manuel Lekuonak ahozko euskal literatura aztertzean. Testuan behin baino gehiagotan agertzen da baliabide hori: ene laztanac guraric, / ene laztanac guraric eta / neurc ala trabajaduric (A14: 10-12), Erregue baleu enojadu, / enojadu ta / asco maneraz afrontadu (A26: 2-4), Amea baleu ayn onradu, / onrada eta / bere semeaz concertaedu (A26: 14-16), cerren ecusten / euen guztia galduric, / galduric eta / suorrec abrasaduric (A28: 91-94), Aurquitu eta / dey eguin deuso umilic, / umilic eta / lisonja ascoz beteric (A29: 41-44).
gora
afaritan
‘afaltzen, afaltzera’.
gora
nun
‘eta orduan’; hemen nun erlatiboa da, aurreko garbirik ez duen arren. Honen antzekoa da 63. bertso-lerrokoa; han are nabarmenagoa da aurrekorik ez duela.
gora
eusten
‘zien’. Lazarragak -te- morfema nagusiki NORK argumentuaren pluralgile bezala erabiltzen du: darabilte- ‘darabilte’ (A1: 47, A24: 87), ecarrela ‘zekarrela’ / ecarten ‘zekarten’ (AL: 1153r, AL: 1154v, A1: 37), ecusen ‘zekusen’ / ecusten- ‘zekusten’ (AL: 1154v, A11: 27). Alabaina, 3. pertsona pluraleko NORI argumentua markatzeko ere aurkitzen da, bai iragankorretan (deustet ‘diet’ A17: 9; deuste ‘die’ A26: 145; eusten- ‘zi(zki)en’ AL: 1144r, 1144v, 1147r, 1147v, 1153r, 1154v, A6: 50, A29: 49, A29: 61, A29: 63; leustela ‘zielarik’ AL: 1154v; ]eusteçula ‘-iezula’ B5: 49), baita iragangaitzetan ere (egotela ‘zegokiela’ AL: 1154v, jate ‘zaie’ B3: 77). Alde horretatik, eustela ‘eusten zitzaizkiolarik, eusten ziotelarik’ (AL: 1142v), liçatela ‘zitzaizkiolarik’ (AL: 1154v) eta eusten ‘eusten zitzaizkion, eusten zioten’ (A11: 14) erabat bitxiak dira; adizki horien azalpen saio baterako, ik. Ariztimuño (2013). Aldiz, -de- morfema iragangaitzetako NOR argumentuaren pluralgile bezala erabiltzen du; zazpi aldiz aurkitu dugu eskuizkribuan: baçarade (AL: 1144v, B16: 91), dirade (A1: 52), çagode (A5: 2), çaucidenean (A16: 86), gabilçaden (A17: 93), çabilçadela (B16: 147).
guztiay berba jaguinic
‘guztiei berba eginik’; jagui- hainbat aldiz agertzen zaigu eskuizkribuan. Askotan aditz trinkoa edo beregaina da, baina laguntzaile gisa ere agertzen zaigu, partizipioa aditz nagusitzat harturik. Bestalde, gehienetan aditz jokatugabea iduri du: ]ri remedio emun jagui[ (AL: 1138r), Nachaçu suplicaetan nay daquiçula, ene peneau oneyn andia dan azquero, remedioa emun jaguiten (AL: 1152r), eta prometidu euen biac ez alcarri ichi jaguiteco, arean da Sirena ta Silvia idoro artean (AL: 1152v), cegaiti artu ez daiquean / oy beste servidoreric; / oy alcançadu daiqueano / ez artu jaguin celoric (A14: 99-102), Orain dama bat servietan dot, / lindea parebaguea; / oy eztauco meresciduric / niganic ancietea / eguin deustan mesedeac / servidu jaguin artean (A24: 131-136), Jaun Cerucoac / çuri bidaldu jaguinic; / adietaco / badeçu miramenturic, / ez consentidu / ceure lurrean gaxtoric (A28: 165-170), guztiay berba jaguinic (A29: 50), modu onetan / oyta berba jaguinic (A29: 79-80), Aren aoti berba oa / neguianean aditu, / reberencia jaguiteco / belaunoc neben incadu (B12: 13-16), Apea nindin çaldirean; / guchi bat apartaduric / berba neguion lurrerean, / neurau nengoan lecurean / reberencia jaguinic (B16: 66-70), Beti nabil caso au dala / trabajadua azquero, / inox dicharic eztudala / bencedoreçat atabala / jo jaguiteco sendoro (B16: 111-115). Edozein kasutan, beti agertzen da iragankor gisa eta datibozko argumentu batekin. Uste dugu aditz ezezagun horren azpian egin aditzaren forma hirupertsonala (NORK-NORI-NOR) ezkutatzen dela.
gora
Eben
‘hemen’.
gora
espantaduric
‘harriturik, miraz gelditurik’; cf. DAut, s.v. espantarse: “asombrarse”.
gora
Benturaetan
‘menturaz, beharbada’.
gora
ez al nax
‘oxala ez banaiz’; al botiboa da.
gora
baquit
‘badakit’; eskuizkribuan ez dago behin ere badaquit forma osoa, horren kontrakzioz sorturiko baquit baino, lau aldiz (A12: 15, A17: 32, A29: 57, B5: 91).
gora
extaçu
‘utzidazu(e)’; etxi (etxi / itxi formari buruz, ikusi beherago A29: 66ko oharra) aditzaren NOR-NORI-NORK agintera trinkoa. Eskuizkribuan, ichi / echi ‘utzi, abandonatu’ aditzak beti hartzen du osagarria datiboan: bigueleari ichita (AL: 1141v), destenpleac ichi eguion (AL: 1143r), ai ichita (AL: 1144v), erriari ichiric (AL: 1147v), Clariani bacarric ichita (AL: 1151r), niri bacarric ichiric (AL: 1151v), ecin ichi neidiçu (AL: 1151v), nic ichico eçteuçut (AL: 1151v), ichi eguioçu orreyn cureldo trataetan çabenorri (AL: 1152r), ez alcarri ichi jaguiteco (AL: 1153r), Sirenari eta Silviari ichiric (AL: 1154v), ichi neusan (A7: 117), extaçu exilic (A29: 58), guztiai ala echiric (A29: 66).
gora
Jagui cidin
‘jaiki zen’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra.
gora
afaritarean
‘afaritatik, afaltzetik’, mugagabean.
gora
eusten
‘zi(zki)en’; -te- morfema pluralgileari buruz, ikusi A29: 49 bertso-lerroko oharra.
gora
bercheac
‘berberak’; berak-en forma indartua da. Lazarragaren eskuizkribuan, -xe atzizkiak hiru balio hartzen ditu: 1) Txikigarria (-xe = -txo), kutsu afektiboarekin (mespretxua, trufa...) nahiz gabe: bervaxe (A7: 117), daquidancheau (A10: 21), gauçaxe (A10: 23), presentexeac (A14: 69), çuzpirioxe (A14: 73), esecoxeoc (A19: 14), urtexe (A19: 16), dozenaxe (A24: 116), erreguxeau (A26: 31), bobedaxeoc (A28: 59), conquistaxeau (B11: 13 oh. pal.) eta beharbada Peru Errochec (A27: 31; ik. lerro horretako oharra). 2) Izenondo eta aditzondoen intentsitate markatzailea: gueldixe (AL: 1140v), goitixeago (A1: 23), claruxeago (A7: 49), gueixeago (A10: 59). 3) Indartzailea (izenordain indartuekin, eta eben / arean-ekin): bercheac (A7: 77, A29: 62), gueurcheoc (A7: 88), neurcheau (A10: 46), ebenche (B3: 42), areanche (A27a: 33). Kasu batean (urteje A14: 6), ez dakigu zehazki zein den balioa.
gora
echiric
‘utzirik’; Lazarragak itxi forma erabiltzen du gehien, eta hiru bider bakarrik aurkitu dugu etxi: extaçu (A29: 58), echiric (A29: 66), echi (B16: 105). Cf. Lcc “dexar, echi, uzzi”, bigarrena (uzzi) B eskuak erantsita.
gora
maquesa
‘aihotza, matxetea’; txistukari afrikatua irakurri behar da (maketsa). Cf. OEH, s.v. makets: “makets (V-ple-arrig; Dgs-Lar 5), maketz (V-m-gip), maketx (V-ple; Zam Voc), makatz (V-m). Ref.: A (makets, maketx, makatz); AEF 1927, 99; Onaind EEs 1931, 55; Iz ArOñ (maketz)”.
gora
belaarria
OEHren arabera, bokal bikoitzeko belaarri forma Oñatin aurki daiteke; mogeldarrek (osaba-ilobek) eta Fray Bartolomek ere badarabilte forma hau. A29 poeman aurkitu ditugu eskuizkribuko belaarri guztiak; bokal bakarrekoa (belarri), bestalde, behin bildu dugu eskuizkribuan: Belarrioc irecaçu eta dançuçun (A17: 8).
gora
bateric
‘kolpe batez’.
gora
lanternea
‘argiontzia’; cf. Lcc “lanterna, lanternea”. Gaztelaniaz lanterna eta linterna erabili ziren XVII. mendera arte, eta 1650az geroztik soilik linterna.
gora
eroeanari
‘zeramanari’; Mendebaldeko testu zaharretan, deklinabide mugatuan bezala, a + a > -ea disimilazioa gertatzen da adizki jokatuetan ere, -an / -ala atzizkiak gehitzean: doa + -an > doean (RS), daroa + -an > daroeanean (VJ) (cf. FHV 115). Hona Lazarragaren eskuizkribuan bildu ditugun adibideak: joean (AL: 1138v, B30: 6), cirean (AL: 1142v, AL: 1144r, AL: 1146v, AL: 1152r, AL: 1153v, A11: 13, A11: 17, A26: 120, A28: 100), direan (AL: 1147v, AL: 1152r, A1: 15, B15: 62), çarean (AL: 1152v, A12: 16, A17: 111, B3: 65, B16: 31, B16: 44), guinean (A7: 8, B16: 86), cinean (A26: 94, A26: 156), neroean (B16: 14), cireala (AL: 1145r), joeala (AL: 1147r), çareala (AL: 1151r), direala (AL: 1152r), neroeala (B16: 16), eroeanari (A29: 74), eta -ea- > -ia- aldaketarekin dirian (B28: 15). Ohar gaitezen Landuccik aditz gutxi dakarrela eta zaila dela gertakizun honi buruzko ondoriorik ateratzea, baina bada adibide bat behintzat iradokitzen duena Landuccirenean ez bide dela halakorik gertatzen (“antecedente, aurrera doana”).
gora
ez lemala
‘ez ziezaziola eman’; eman aditzaren NOR-NORI-NORK subjuntibo trinkoa. Hasierako l- dela eta, ik. 25. bertso-lerroko oharra.
gora
berba jaguinic
‘hari berba eginik’; jagui- hainbat aldiz agertzen zaigu eskuizkribuan. Askotan aditz trinkoa edo beregaina da, baina laguntzaile gisa ere agertzen zaigu, partizipioa aditz nagusitzat harturik. Bestalde, gehienetan aditz jokatugabea iduri du: ]ri remedio emun jagui[ (AL: 1138r), Nachaçu suplicaetan nay daquiçula, ene peneau oneyn andia dan azquero, remedioa emun jaguiten (AL: 1152r), eta prometidu euen biac ez alcarri ichi jaguiteco, arean da Sirena ta Silvia idoro artean (AL: 1152v), cegaiti artu ez daiquean / oy beste servidoreric; / oy alcançadu daiqueano / ez artu jaguin celoric (A14: 99-102), Orain dama bat servietan dot, / lindea parebaguea; / oy eztauco meresciduric / niganic ancietea / eguin deustan mesedeac / servidu jaguin artean (A24: 131-136), Jaun Cerucoac / çuri bidaldu jaguinic; / adietaco / badeçu miramenturic, / ez consentidu / ceure lurrean gaxtoric (A28: 165-170), guztiay berba jaguinic (A29: 50), modu onetan / oyta berba jaguinic (A29: 79-80), Aren aoti berba oa / neguianean aditu, / reberencia jaguiteco / belaunoc neben incadu (B12: 13-16), Apea nindin çaldirean; / guchi bat apartaduric / berba neguion lurrerean, / neurau nengoan lecurean / reberencia jaguinic (B16: 66-70), Beti nabil caso au dala / trabajadua azquero, / inox dicharic eztudala / bencedoreçat atabala / jo jaguiteco sendoro (B16: 111-115). Edozein kasutan, beti agertzen da iragankor gisa eta datibozko argumentu batekin. Uste dugu aditz ezezagun horren azpian egin aditzaren forma hirupertsonala (NOR-NORI-NORK) ezkutatzen dela.
gora
gabineteoy
‘ganibet hori, hire ganibeta’; oinarrizko forma gabinete da, ziur aski Landuccirenean bezala: “cabo de cuchillo, gauineteã ondoa”, “filo de cuchillo, gauinetean filoa” eta “mango de cuchillo, gauinetean ondoa”.
gora
Ce eguic
‘ez ezak egin’; egin aditzaren agintera trinkoa.
gora
il daguianac
‘hil dezanak, hilgo duenak’.
gora
Jandone Periac
‘San Pedrok’; izen berezi zenbaitek artikulua hartu izan du, mendebal-erdialdeko tradizioan, nagusiki. Erlijiozko izenekin gertatzen dela dirudi, santu eta abarrenekin (Jesusa, Frantziskua, Satanasa...). Lazarragarengandik hurbil, garaiz zein lurraldez, Betolatza aipa daiteke (Iandone Periari...). Eskuizkribuan bitan ditugu halakoak: honako hau eta San Franciscuan (A21: 34). Honi dagokion forma artikulu gabea Peri litzateke (cf. Pericho A13: 2), baina eskuizkribuan Peru ere agertzen da (A27: 31, A29: 81).
gora
ez eguian
‘ez zuen egin’; egin aditzaren aoristo edo iraganaldi burutu zahar trinkoa.
gora
asco eucan negarric
‘negar asko zeukan’; -rik asko egitura da.
gora
iragaroric
‘igarorik, gertaturik’; berez igaro-ren kausatiboa da. OEHk ez dakar.
Asco daroae / juduoc alariduric
‘juduek alarau asko jaulkitzen dute’; -rik asko egitura da. Gaztelaniaz adibide bakarra aurkitu dugu CORDEn, XVI. mendean, llevar alaridos lokuzioarekin: “Y despertándolo los grandes gritos y alaridos que llevábamos” (Diego Ortúñez de Calahorra, 1555, Espejo de príncipes y caballeros).
gora
jayten
‘jotzen’.
gora
asco tronpeta garracic
‘tronpeta garratz asko, tronpeta durunditsu asko’; -rik asko egitura da. Cf. OEH, s.v. garratz: “(Aplicado a sonidos). Fuerte, estridente, áspero, desagradable”.
gora
bay gueiago
‘baita ere’; bi aldiz dago eskuizkribuan: A28: 113 eta A29: 113. Honen antzera, ikusi ez gueiago.
gora
ostean
‘horren ondoren, horrez gain’.
gora