XVI. mendeko mendebaldeko lekukotasun berri bat: Sarasketa hiztegitxoa

F. Borja Aginagalde, Blanca Urgell

Laburpena


Monzon-Olaso Etxearen Artxiboan (Monzón de Olaso Fundazioa, Bergara) gordea den 1502ko dokumentu batean zirriborratu zen gaztelania-euskara hitz zerrenda laburra ezagutzera ematea da gure helburua. Idazkerak diosku XVI. mendearen erdialdekoa datekeela eta euskal formen azterketak bermatzen du, naski, Bergarako euskara islatzen duela. Euskara Arkaikoaren corpus murritzaren baitan, zerrenda honek lehen lekukotasun nahikotxo aurkezten ditu, hapaxen bat ere barne, bai eta, besteak beste, bokal sudurkarien eta bokal luze edo geminatuen historiarako garrantzitsuak direnak ere, Euskal Herriko gaztelaniaren historiarako interesa duketen datu fonetiko eta lexiko zenbaitez gainera.

Testu osoa:

PDF




________________________

ASJU  Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"

ISSN: 0582-6152  |  e-ISSN: 2444-2992

asju@ehu.eus

ASJUren bertsio elektronikoa Creative Commons baimen baten mende argitaratzen da: Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International (CC BY-NC-ND 4.0)