Nerbioi goieneko euskararako material gehiago: XVII. mende amaierako Urduñako berba zerrenda bat

Ander Ros

Laburpena


XVII. gizaldiaren amaierako 64 hitzeko hiztegiño ezezagun bat aurkezten dugu. Berau XIX. mendearen erdialderako desagertua zen eta orain artean bat ere daturik ez genuen azpieuskalki bateko erakuskaria dugu. Testu xumea amaitu gabe geratu zen hiztegi txiki baten saiakerako A eta B letrek osatzen dute, Urduña hiriko Kontu Liburu bateko orri zurietan izkiriatua. Aurkikuntzaren ingurumaria azaltzen da eta material gehiago eduki zezaketen beste bi orriren existentziaren berri ematen dugu. Ahaleginak ahalegin, ez dugu hitz zerrendaren egilea identifikatzerik izan.
   Datuok beste iturri batzuen argitan editatu eta aztertu ditugu, mende bat lehenago baina neurri batean testuinguru soziolinguistiko alderagarria eta urrun ez duen hiri batean, Gasteizen, konposatu zen Nicolás Landuchioren Dictionarium linguae cantabricae delakoa izan zaigularik bereziki lagungarria. Analisiak agerian uzten digu erakuskariak, bere txikian ere, garai eta eskualde hartako lexikoa eta hizkera ezagutzeko datu garrantzitsuak eskaintzen dizkigula. Aurretik testatu gabeko zenbait aldaera agertzen dira, formaz zein zentzuz, eta berandu dokumenturiko beste batzuen datazioa atzeratzen digu.

Testu osoa:

PDF




________________________

ASJU  Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"

ISSN: 0582-6152  |  e-ISSN: 2444-2992

asju@ehu.eus

ASJUren bertsio elektronikoa Creative Commons baimen baten mende argitaratzen da: Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International (CC BY-NC-ND 4.0)