Ironiaren teoria minimala

Joana Garmendia

Laburpena


Ironia pragmatikaren ikuspuntutik azaltzen duten teorien artean, Griceren hurbilpena (Grice 1967a/89, 1967b/89) eta Oihartzunaren teoria (Sperber & Wilson 1981; Wilson & Sperber 2012) dirateke garrantzitsuenak. Bi teoria horiek nahiko baldintza zorrotzak ezartzen dizkiote esaldi ironikoari: Griceren arabera, hiztun ironikoak kualitatearen lehen azpi-maxima urratzen du eta, horrela, esaldiaren esanahi literalaren aurkakoa inplikatzen du; Sperber eta Wilsonen arabera, hiztun ironikoak oihartzun egiten dio hiztunak bera (une horretan) ez den norbaiti egozten dion pentsamendu/esaldi bati, eta bere burua disoziatzen du pentsamendu edo esaldi horretatik. Hemen zera erakusten dut, bi hurbilpen horiek arazoak dituztela zenbait ironia-adibide azaltzeko oihartzunaz eta kontraesanaz dituzten nozioetan oinarrituta. Jarraian, bestelako hurbilpen baten alde egiten dut. Honako hau da nire proposamena: oihartzunaren eta kontraesanaren nozio zorrotzak ironia-adibide guztiei egokitzen saiatzeko ordez, ironia kasu guztiak lotzen dituena zerbait oinarrizkoagoa dela defendatzen dut –baldintza sorta minimal bat. Amaitzeko, oihartzuna eta kontraesana ironiaren arrastotzat hartu beharko genituela defendatzen dut.

Gako-hitzak


irony; Grice; echoic theory; relevance theory; clues.

Testu osoa:

PDF


ISSN: 1577-9424


ZUZENDARIA: Kepa Korta

IDAZKARI TEKNIKOA: Joana Garmendia

ERREDAKZIO BATZORDEA: Eneka Albizu, Ekain Garmendia, Lorena Gil de Montes, Mikel Haranburu, Pello Huizi, Xabier Insausti, Gerd Jendraschek, Jesus M. Larrazabal (zuzendari ohia), Guadalupe Lopetegi, Larraitz Zubeldia

AHOLKU BATZORDEA: Joseba Agirreazkuenaga, Mixel Aurnague, Andoni Barreña, Arantza Diaz de Ilarraza, Urtzi Etxeberria, Mari Jose Ezeizabarrena, Beatriz Fernandez, Cristina Lasa, Txomin Peillen, Elixabete Perez Gaztelu, Sagrario Yarnoz, Koldo Zuazo