Adorea, Filosofiatik Psikologiara

Mikel Haranburu, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga

Laburpena


Adorearen eta haren osagaien errepresentazioek aldaketak izan dituzte historian zehar, egileen, aro historikoaren eta kultur testuinguruaren arabera. Artikulu honetan, lehenik, adorearen errepresentazioen ibilbide historikoa egingo dugu, Greziako Antzinatetik hasi eta Aro Garaikidera arte. Garai ezberdinetako pentsalariek adoreaz emandako deskribapenak agertuko ditugu: heroia jendaurrean bere adorea erakusten, Homeroren arabera; adorearen intelektualizazioa, Sokrates eta Platonen arabera; eremu militarrerako itzulera, Aristotelesen arabera; lanaren eta apaltasunaren etika lehenengo kristauengan; heriotzari bakardadean aurre egiten dion Erdi Aroko adorea; adorearen konstruktuaren desagerpena eta merkataritza-interesen konbinazioaren nagusitasuna, Aro Modernoan; Aristotelesen erdibidearen teoriaren baztertzea, Makiavelorengan;adorearen ikuspegi bitalista, Spinozarengan; adimena askeki erabiltzeko adorea, Kantengan; kaskarkeria gainditzeko adorea, Nietzscherengan; ez-izatearen eta aldaketaren aurrean sortzen den barne-herstura gainditzeko adorea, Tillichengan; modu askean jokatzeko eta bizitzarekiko atxikimendu handiegia gainditzeko adorea, Arendtengan; eta ezberdin pentsatzen duten pertsona boteretsuen aurrean egia esateko adorea, Foucaultengan. Ondoren, adorearen definizio psikologiko batzuk berrikusiko ditugu eta haien osagai nagusiak zein diren ikusiko dugu. Azkenik, teoria filosofikoetan oinarrituta, adorearen definizio psikologikoan beste osagai batzuk sartzea iradokiko dugu.

Gako-hitzak


courage; risk; freedom; anxiety.

Testu osoa:

PDF


ISSN: 1577-9424


ZUZENDARIA: Kepa Korta

IDAZKARI TEKNIKOA: Joana Garmendia

ERREDAKZIO BATZORDEA: Eneka Albizu, Ekain Garmendia, Lorena Gil de Montes, Mikel Haranburu, Pello Huizi, Xabier Insausti, Gerd Jendraschek, Jesus M. Larrazabal (zuzendari ohia), Guadalupe Lopetegi, Larraitz Zubeldia

AHOLKU BATZORDEA: Joseba Agirreazkuenaga, Mixel Aurnague, Andoni BarreƱa, Arantza Diaz de Ilarraza, Urtzi Etxeberria, Mari Jose Ezeizabarrena, Beatriz Fernandez, Cristina Lasa, Txomin Peillen, Elixabete Perez Gaztelu, Sagrario Yarnoz, Koldo Zuazo