Aldizkariari buruz

Aldizkariaren historia

Tantak aldizkaria Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen Unibertsitate Eskoletako eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle talde baten ekimenez jaio zen, UPV/EHUko Euskara Errektoreordetzaren laguntzaz. Erronka nagusia, alde batetik, izaera akademiko-zientifikoa edukiko zuen publikazio bat abian jartzea zen, hezkuntza arloaren gaineko hausnarketan sakontzea ahalbidetuko zuena; beste aldetik, EHUren barruko zein kanpoko hezkuntza adituen artean gero eta handiagoa zen eskaera bati erantzutea bilatzen zen: hezkuntza-zientzia euskaraz egitea.

Sarrera libreko politika

Aldizkari honek aukera ematen du bertan argitaratu diren edukiak begiratzeko eta deskargatzeko. Horretarako, "open acces" edo sarrera libreko politikaren alde egiten du, ezagutza-trukea handiagoa izateko asmoz.