Bidalketak

Lineako bidalketak

Badaukazu Tantak aldizkarian sartzeko izen eta pasahitzik?
Joan saioa hastera

Erabiltzaile-izena eta Pasahitza behar dituzu?
Joan erregistratzera

Lanak linean bidaltzeko eta bidalitako lanen egoera ikusteko, erregistratuta egon behar da eta saioa hasi behar da.

 

Egileentzako gidalerroak

1. Lanak originalak eta beste inon argitaragabeak izango dira.

2. Artikulu proposamena aldizkariaren plataformaren bidez helaraziko dira erredakziora: http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Tantak

3. Hiru fitxategi bidaliko dira: 

  • 3.1. Artikulugilen datuen dokumentua: izen-deiturak, saila, ikastetxea, helbidea, harremanetarako telefonoa(k) eta helbide elektronikoa.
  • 3.2. Izenburuak, laburpenak eta gako-hitzak honako hizkuntza hauetan jasotzen dituen dokumentua: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Laburpena 10-15 lerro luze izango da. Laburpenarekin batera bost edo sei gako-hitz jarriko dira. Hitz gakoetako batek hezkuntza maila adierazi behar du (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, unibertsitate-hezkuntza, e.a.). Thesaurus gisa, UNESCOk ateratakoa erabiliko da; honako web orri honetanaurkitu daiteke: http://databases.unesco.org/thessp/
  • 3.3. Artikulua: 10-20 orrialde luze izango da gutxi gorabehera. Zenbakituta emango dira orrialdeak, puntu bateko lerro-tartea eta 12 puntuko “Times New Roman” letrakera erabilita. Artikulugileen izenik gabe bidaliko da. Artikuluaren atalen ordena hauxe izango da: izenburua, laburpena, gako-hitzak, artikuluaren testua, bibliografia.
4. Erreferentzia bibliografikoak, alfabetikoki ordenaturik, testuaren bukaeran era honetara agertuko dira:
  • LIBURUAK

Elliot, J. (1990). La investigación-acción en educación. Madril: Morata.

Tiana, A. (2002). El contexto sociocultural en la evaluación de los centros    educativos. In A. Marchesi eta E. Martín (Zuz.), Evaluación de la educación secundaria. Fotografía de una etapa polémica. Madril: Anaya.

  • ARTIKULUAK

White, K. R. (1982). The relation between socioeconomic status and academic achievement. Psychological Bulletin, 91 (3), 461-481.

  • DOKUMENTU ELEKTRONIKOAK

Canales, T. (2002). FORMATO APA –QUINTAEDICIÓN. www.uninorte.edu.co/observatorio/documentos/Apa_Edicion5.pdf - 2008ko apirilaren 28an kontsultatua.

Muñoz, J.F., Quintero, J. y Munévar, R.A. (2002). Experiencia en investigación-acción-reflexión con educadores enproceso de formación en Colombia. Revista Electrónica de Investigación Educativa, 4, 1. http://redie.uabc.mx/vol4no1/contenido-contenido.html. 2008ko otsailaren 22an kontsultatua.

5. Oin-oharrak ez dira erabiliko bibliografia aipamen hutsetarako; halako aipamenak testuan bertan emango dira egilea eta argitaratze urtea azalduz eta parentesiak erabiliz. Gainera, orrialde zehatza agertuko da hitzez hitzezko aipamena eman nahi denean. Hona hemen adibide batzuk:(Haranburu, 2003); (Albiztur, 2003, 23); Lasaren (2007) arabera…

6. Gainerako kasuetan, APA Elkarteak (American Psychological Association) proposatutakoarautegia hartuko du egileak eredutzat.

7. Artikuluak onartzea Tantak aldizkariko Erredakzio Batzordeari dagokio. Aurrena, oinarrizko baldintzak betetzen diren aztertuko du Erredakzio Batzordeak eta, hurrena, bi kanpo-ebaluatzaile izendatuko ditu, artikulua era itsuan epai dezaten. Kanpò-ebaluatzaileen iritzia jaso ondoren erabakiko da artikulua argitaratzen den ala ez. Artikulua argitaratzea onartzen bada, aldatu, hobetu eta zuzendu beharrekoen zerrenda emango zaio egileari halakorik beharko balu (kanpo-ebaluatzaileen txostenak bidaliko zaizkio). Egileak aldaketak, hobekuntzak eta zuzenketak egin, eta ebaluatzaileen oharrei erantzun ondoren emango zaio behin betiko onespena artikuluari. Errebisioaren prozesuan bi kanpo-ebaluatzaileen arteko desadostasuna gertatzen bada, hirugarren ebaluatzaile batek aztertuko du artikulua, eta bere iritzia erabakigarria izango da. Aldizkaria argitaratzen denean, artikulua noiz jaso zen eta zein egunetan erabaki zen argitaratzeaazalduko da testuaren bukaeran.

8. Argitaratuko diren artikulu guztiek hizkuntza-orrazketa edukiko dute, horren ardura aldizkariaren hizkuntza-teknikariaren esku geratuko da.

9. Tantak aldizkariak artikuluen kopiak egitea baimentzen du, baldin eta aldizkaria behar den bezala aipatzen bada.

10. Plagiorik baden edo ez aztertzeko, Similarity Check sistema balia daiteke artikuluen ebaluazio-prozesuan.

 

Pribatutasun-deklarazioa

Aldizkariaren webgunean sartutako izenak eta helbide elektronikoak aldizkari honen helburuetarako bakarrik erabiliko dira, betiere pribatutasun-printzipioaz aintzat hartuz.