Lehen Hezkuntzarako kirol-jarduera fisikoko inplikazioaren galdeketa: faktore-analisi baieztatzailea

Iker Izar de la Fuente Díaz de Cerio, Arantzazu Rodríguez Fernández, Naira Escalante Mateos

Laburpena


ABSTRACT

Based on a previous pilot validation, once the internal consistency of the questionnaire of engagement in physical-sport activity (IMAF) for Primary Education is improved, a confirmatory factor analysis is carried out. In addition, external validity evidences are obtained by correlating the questionnaire with the physical self-concept. Finally, the variability of the physical-sport activity engagement regarding the sex and the intensity of the practice of physical activity is analysed. All that with a sample of 100 students of sixth grade of Primary Education (41% girls; 59% boys) aged between 11 and 12 (M = 11.89; SD = .314). The questionnaires IMAF (physical-sport engagement) and CAF-A (Shorten physical self-concept) have been used. The results of the research certify an improvement in internal consistency and in the percentage of total variance explained. Additionally, the structure of the questionnaire fits the proposed three-dimensional model. Lastly, it has been demonstrated that boys and people who practice physical-sport activity with high intensity show higher values in physical-sport engagement.

KEYWORDS: engagement, physical-sport activity, questionnaire, validation, Primary Education.

 

LABURPENA

Aurreko baliozkotze pilotu batetik abiaturik, Lehen Hezkuntzarako kirol-jarduera fisikoko inplikaziorako galdeketaren (IMAF) barne trinkotasuna behin hobetuta faktore-analisi baieztatzailea egiten da. Horretaz gain, itaunketa autokontzeptu fisikoarekin korrelazionatzean kanpo baliotasuneko ebidentziak lortzen dira. Azkenik galdeketaren aldagarritasuna sexuaren eta jarduera fisikoko praktikaren intentsitatearen arabera aztertzen da. Ikerketan Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 100 ikaslek (% 41 neskak; % 59 mutilak) parte hartu dute, guztiak, 11 edo 12 urte izanez. Erabilitako itaunketak IMAF (kirol-jarduera fisikoko inplikazioa) eta CAF-A (autokontzeptu fisikoa laburbilduta) izan dira. Emaitzek barne trinkotasunean eta azaldutako bariantza totalaren portzentajean hobekuntza erakusten dute. Horretaz gain, itaunketaren egitura proposaturiko eredu tridimentsionalarekin bat dator. Amaitzeko, mutilak eta jarduera kirol-fisikoa intentsitate altuan praktikatzen dutenek inplikazio kirolfisikoan balio alturagoak erakusten dituztela frogatu da.

GAKO-HITZAK: inplikazioa, kirol-jarduera fisikoa, galdeketa, baliozkotzea, Lehen Hezkuntza.


Testu osoa:

PDF


ISSN: 0214-9753