Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasle talde baten diskurtsoa eta praktika informazio digitala bilatzeko, ebaluatzeko eta hautatzeko orduan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2019-11-02
Maite López Flamarique Txema Egaña Osa

Laburpena

Azterketa honetan, Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleek ikasgelan informazio digitala bilatzeko, ebaluatzeko eta hautatzeko orduan erabiltzen dituzten diskurtsoa eta praktika alde- ratu nahi dira. Kasu-azterketa bat izanik, hainbat iturritako datuak triangelatu dira (eztabaida-taldeeta- koak, eskoletakoak eta aurrez aurreko elkarrizketetakoak). Emaitzen arabera, ikasleek badute interesa ikasgelan Internetera konektatuta lan egiteko, baina zailtasunak dituzte bideo eta grafikoak interpre- tatzeko, eta ez dute kontuan hartzen nor diren testuen egileak. Bestalde, irakasleek ikusten dute beren rola zalantzan jartzen dela, eta uzkur jokatzen dute aldaketaren aurrean. Ondorioetan ikusiko dugunez, informazioa alfabetizatzeko didaktika bat behar da, ikasleen praktika eta interes errealetatik abiatuko dena. Horretarako, irakasleen rola eta sinesmenak aldatu behar dira.

GAKO-HITZAK: informazioa bilatzea, informazioa ebaluatzea, IKTak, irakasleak, ikasleak.

Nola aipatu

López Flamarique, M., & Egaña Osa, T. (2019). Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasle talde baten diskurtsoa eta praktika informazio digitala bilatzeko, ebaluatzeko eta hautatzeko orduan. Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria, 31(1). https://doi.org/10.1387/tantak.20407
Abstract 159 | PDF Downloads 272

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak