Tantak

Tantak Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria da. 1988an sortu zen eta osorik euskaraz eskaintzen da. Sei hilabeterik behin argitaratzen den aldizkari espezializatua da, paperez nola formatu elektronikoan. Tantak aldizkariak zehaztasun metodologikoa eskaintzen duten ikerketa lanak eta esperientzia berritzaileak onartzen ditu. Hezkuntzaren eta Pedagogiaren gaineko arazo orokorrez gain, didaktika espezifikoen gaineko ikerlanak ageri dira bertan, bai eta euskararen irakaskuntzaren, hezkuntzaren alorreko elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruko lan esanguratsuak ere. Hezkuntzaren maila guztietako euskal hezitzaileei eskaintzen zaie bereziki UPV/EHUk sostengatzen duen publikazioa, bai eta irakasleen unibertsitate eskoletako ikasleei ere. Aldizkari hau honako katalogo hauetan eta datu-baseetan ageri da: Consejo Superior de Investigaciones Científicas-ek (CSIC-ek) sortutako ISOC, REDINED, DIALNET, DICE, Latindex, CIRC eta REBIUNen.


Aldizkariaren hasierako orriko irudia

bol: 31, zk: 2 (2019)


Azala