Hermes versus Gaia? Interferencias medioambientales en la comunicación

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 10-12-2016
Iñaki Barcena

Resumen

Gai eta Hermes, bi jainko hauek mitologia greziarretik esleitu ditugu gure bizitza arruntean hain garrantzitsuak diren esparru edo errealidade pare hau, ekologia eta komunikazioa alegia, uztartzeko gogoarekin. Alde batetik Gaia edo Pangea, gure Amalurra, bizitzaren abiapuntua dugu, bere egoera eta
ezaugarri pribilejiatu zein bereziengatik2. Horretaz jabeturik, gure arbasoek Amalurra, Gaia, Nana edo Pachamama izendatu zuten. Iparramerikako Seattle kazikeak idatzirik utzi zigunez, gizaseme zuriok ez dugu Gaia, gure ama edo arreba/ahizpa legez ikusten, etsaitzat hartu baitugu. Horrela gure ama saldu, bortxatu eta zauritu egiten dugu, gure botere gura ezin asetuz eta triskantza ekologikoak sortuz. Hermesek, mezulari moduan, ez du horren kulpa edo erantzunkizunik. Erromatarrentzako Mercurio zena, Gaiaren birloba da, gu bezalaxe. Baina alderantziz, bera jainko boteretsu bat da, Zeus-Jupiter ahalguztidunaren mezulari, munduan gertatzen denaren berri eman behar diona. Lapur eta merkatarien "patroia" izateaz aparte, hegalak, kaduzeoa eta diru-poltsaz apaindurik ikusten dugu ere bere irudi mitologikoan, gizasemeen gainetiko bere boterea adierazteko. Hermes-en negozioa, komunikabideak hain zuzen, abiadura handiz munduko lehenengo industria bihurtzen ari dira. Errealitatearen irudikapen osorantz abiatzen dira, etengabe, krisialdi ekologikoan arreta handia jarriz. Gure buruari galdetu nahi diogu komunikazio eta ekologiaren garrantziaz une honetantxe eta euren elkarren arteko harremanaz, areagotzen ari diren heinean.

Cómo citar

Barcena, I. (2016). Hermes versus Gaia? Interferencias medioambientales en la comunicación. ZER: Revista De Estudios De Comunicación = Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 3(5). https://doi.org/10.1387/zer.17369
Abstract 151 | PDF Downloads 148

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos