Zarautz loraldi berrian

Garbiñe Pedroso Conejero, Inhar Saenz de Santamaría

Resumen


Herri dinamika askotan ageri dira parte hartze prozesuen harira eragindako ekimenak; haietan guztietan argi izpi bat eskaintzera dator hau.

Oinarria proiektu artistiko bat garatzeko Txopitea Beka da. Parte hartze prozesuak herritarrak sortzera animatu eta emaitzak herritarrengana zabaldu nahi ditu.

Herritar guztiei zergatik Zarautz eta zergatik horrelakoak garen horrelako Zarautzen azaldu zaie lehen fase batean. Planoen dimentsiotatik hirurako jauzia ere egin da; hitzaldi, tailer eta dinamikekin herritarrak sentsibilizatu eta haien ekarpenak jaso dira. Bigarren fasean nolako etorkizuna eraikiko dugun irudikatu dugu.

Orain arte darabiltzagun tresna arrazionalek dituzten gabeziak gaindituko dira dimentsio berrietara kolektiboki jauzi eginaz.

Proposamen honek arkitekturaren, arkitektoen sormen lanen, eta herritarren arteko lubakian zubiak eraikitzea ere du xede.

Inoiz baino beharrezkoagoa zaigu irudimena eta poesia, gure gogoa egunerokotasunaren estutasunak gainditzeko aukera eskainiko digun perspektiba berrietara bideratzea. Herritarren eguneroko jardueren espazioari begirada artistikoa, poetikoa, eskaintzearekin herritarrena den esparruan eraikitzaileki eragingo da.

Azken gauzapenak aurrera so egiten du, etorkizuneko Zarautz eraikiz; eskalan lehenengo, ondoren Zarautz errealean eragiteko.

Emaitza formala hiri altzari gisako maketa da. Oinarria egurrezko lorontzi erraldoia da Zarautzen oinplantaren formaz. Ohiko zurgintza teknikak erabili dira, herrian galduak ditugun ontzioletakoak. Maketa landaretzaz bete da. Espazio berdina bete arren elkar lagundu eta elikatzen diren landare espezieen errealitatearen metafora gisan, herritarrak modu horretan jardutera animatuz; elkar elikatzeko bizi baikara Zarautzen. Maketaren azken gauzapena, aurrez landutako diseinuen arabera, haurrekin egin da; haiek etorkizuna aktiboki eraikiaraziz.

Gauzatzearekin ordea ez da amaituko proiektua; jendarte ezberdinetara bideratutako dinamika eta parte hartze tailer ezberdinak garatuz, Nik ere Zarautz ureztatzen dut kanpaina martxan jarri da.

Gako hitzak: historia, etorkizuna, beka, Zarautz, Sortaldea, loreontzia.

 

Abstract

Many towns are having popular initiatives related to “participatory processes”; this proposal wants to offer a ray of light in all of them.

The basis of this process is Txopitea scholarship which is looking for the development of an artistic project.

The process encouraged public participation in the creation and to share the results with the citizens. In the first step we explained to all citizens why Zarautz and how this Zarautz conditions us. From the drawings we changed to 3D; through conferences, workshops and dynamics we instructed the citizens and received their contributions. As a second step, we will imagine the future we will build.

We will overcome the rational tools we have used up to now, jumping collectively to new dimensions.

This proposal aims to build bridges between the architecture, as a creative work of the architects, and the citizens.

The imagination and the poetry are more necessary than ever, to guide our desires to overcome the problems of everyday. 

Offering a look, artistic, poetic, at the public space where daily activities are developed, we act in a constructive manner into the public space.

The final execution is looking forward to build the future Zarautz: first in scale, so we will get later to the real Zarautz.

The formal result is a model such as city furniture. The base is a giant wooden pot, with the shape of Zarautz ground. Traditional carpentry techniques from shipyards that we missed in the town have been used. Model is filled with plants: flowers, grass, etc. As a metaphor of how the various species of plants, occupy the same place, helping and feeding each other, encouraging citizens to act in this way; because we live in Zarautz feeding among all.

The final implementation of the model, according to previous designs, has been implemented with children; encouraging them to build actively the future. However, the implementation is not the end of the project; developing various dynamics and participation workshops will aim at diverse people, which is the goal of I’m also watering Zarautz campaign.

Keywords: history, future, grant, Zarautz, Sortaldea, flowerpot


Texto completo:

PDF

Enlaces refback

  • No hay ningún enlace refback.