Politika editoriala

Orientazioa eta esparrua

EKAIA aldizkarian Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Zientzia Zehatzak eta Teknologiari buruzko idazlan originalak argitaratuko dira, goi-mailako dibulgazioaren esparruan.

 

Atalen politika

Ale Arrunta

Hautatuta Bidalketa irekiak Hautatuta Indexatua Hautatuta Adituen ebaluazioa

Ale Berezia

Hautatuta Bidalketa irekiak Hautatuta Indexatua Hautatuta Adituen ebaluazioa
 

Adituen ebaluazio-prozesua

Artikulua, gaian aditua den Arloko Editoreari bati bidaliko zaio. Arloko editoreak, gaian adituak diren bi begiraleei bidaliko die artikulua (itsu bikoitza). Begiraleen eta Arloko editorearen iruzkinak egileari itzuliko zaizkio.  Egileak zuzenketak egin eta gero, artikuluaren argitalpenaz azken erabakia erredakzio-batzordeak du. Azkenik, artikulua Euskara zuzentzaile bati bidaliko zaio eta gero egileari itzuli, Euskara zuzenketak egin ditzan. Zuzenketa horiek egitea derrigorrezkoa da artikulua onartua izateko.

 

 

Sarrera libreko politika

Aldizkari honek berehalako sarrera librea ematen du bertako edukirako. Horrela, ikerketa jendearentzat edo publiko orokorrarentzat doan eskaintzeri esker, jakintza-truke global handiagoa bideratzen da.

 

Artxibatzea

Aldizkari honek LOCKSS sistema erabiltzen du, parte hartzen duten liburutegien arteko artxibo-sistema banatu bat sortzeko, eta liburutegietan aldizkaria gordetzeko eta leheneratzeko artxibo iraunkorrak sortzeko. Gehiago...

 

Aldizkariaren sorrera

Azken mendeotako aurrerapen zientifikoek eta teknologiaren hedapenak sekulako eragina izan dute gizartean, eta funtsezkoak bilakatu dira guztiontzako. Horretarako ezinbestekoa izan da zientzia eta gizartearen artean dibulgazioaren zubia eraikitzea, ikerketaren emaitzak modu ulergarrian plazaratzea, alegia.

Euskal Herrian zientziaren eta teknikaren dibulgazioak arazo ugari izan ditu, euskara bera ez baitzegoen maila teknikorako egokituta. Zorienez, lan handia egin da azken urteotan, eta gaur egun unibertsitateko gai ugari euskaraz irakasteaz gain, euskaraz diharduten ikerketa-taldeak ere eratu dira. Horrek, areagotu egin du euskarazko dibulgazioaren premia, inguru zientifikoetan sorturiko lexikoak eta indartutako tradizioak ez baitute, tamalez, kalean nahikoa oihartzunik izan. Hedabide desberdinetan gai zientifikoak maiz agertzen dira, baina oraindik hutsune asko geratzen dira.

Euskal Herriko Unibertsitateak zientzia- eta teknika-dibulgazioa bultzatzeko EKAIA aldizkaria sortu zuen 1989. urtean. Lehen saio horren iraupena laburra izan zen, tamalez, eta EKAIAren bidea eten zen, 2. alean, hain zuzen ere. 1995. urtean EHUko irakasle-talde batek, indarberriturik eta hornikuntza hobearekin, inoiz utziriko bideari berrekin zion, bateratasun terminologikoak eta kontzeptu zein aurkikuntza berrien etengabeko agerpenak horrela eskatzen dutelakoan.