Aldizkariaren historia


Euskal Herriko Unibertsitateak zientzia- eta teknika-dibulgazioa bultzatzeko EKAIA aldizkaria sortu zuen 1989. urtean. Lehen saio honen iraupena laburra zen, tamalez, eta EKAIAren bidea eten zen, 2. alean, hain zuzen ere. 1995. urtean EHUko irakasle-talde batek, indarberriturik eta hornikuntza hobearekin, inoiz utziriko bideari berrekin zion, bateratasun terminologikoak eta kontzeptu zein aurkikuntza berrien etengabeko agerpenak horrela eskatzen dutelakoan. 1995. urtetik, Ekaia aldizkariak, 29 ale arrunt argitaratu ditu eta lau ale berezi. Gaur egun, 39 pertsona osatzen dugu Ekaia aldizkaria eta bertan zientzia arloko aditu asko daude.

Ekaia aldizkariak ere, sare sozialetan bere lehenengo urratsa eman du eta twitter kontu bat dauka (@ehu_ekaia). Twitter, informazio gune berria bilakatu da. Bertan, onartzen diren artikuluen berri ematen da, artikuluak bidaltzeko epeak, ale fisikoaren argitarapena...