Bidalketak

Lineako bidalketak

Badaukazu Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria aldizkarian sartzeko izen eta pasahitzik?
Joan saioa hastera

Erabiltzaile-izena eta Pasahitza behar dituzu?
Joan erregistratzera

Lanak linean bidaltzeko eta bidalitako lanen egoera ikusteko, erregistratuta egon behar da eta saioa hasi behar da.

 

Egileentzako gidalerroak

1- EKAIA aldizkarian Osasun Zientziak, Natur Zientziak, Zientzia Zehatzak eta Teknologiari buruzko idazlan originalak argitaratuko dira, goi-mailako dibulgazioaren eta ikerketaren esparruan. 

2- Ale bakoitzean 10-15 artikulu argitaratuko dira eta urtean bi ale arrunt eta beste ale berezi bat (12-15 artikulurekin) argitaratuko dira. Urte berean argitaratuko den alerako lanak urte horretako maiatzaren 15a baino lehen bidalitakoak izango dira; data horretatik kanpo bidalitako lanak hurrengo urteko aleko edizio-prozesuan sartuko dira.

3- Artikulu-egileek, dokumentuaren bertsio elektronikoa “doc”, “odt” edo “latex, pdf” artxibo-formatuan (gure kasuan, “doc” formatuarekin lan egitea erosoagoa zaigu) bidal dezakete OJS on-line sistemara (http://www.ehu.es/ekaia). Beti ere bakoitzari dagokion txantiloian (ikusi 9. puntua)

4- Hizkuntza matematikorako (formulak,…) “latex” formatua ere onartuko da, dena den, aldi berean euskara zuzentzailearentzako “pdf” formatuan ere bidali behar da.

5- Testua euskara batuaz idatzita egongo da, hizkera argia eta zehatza erabiliz, eta literatura zientifikoaren usadio eta konbentzioak betez. Nomenklatura, laburdurak, ikurrak etab., nazioarteko kodeen arabera idatziko dira. XUXEN zuzentzaile elektronikoa pasatuta bidaltzea ere eskatzen da.

6- Artikuluaren hasieran, izenburua (euskaraz eta ingelesez), egileen izen-abizenak osorik (ezin da izenaren laburdura hizkia jarri), afiliazioak eta harremanetarako pertsonaren helbide elektronikoa jarriko dira.

7- Artikuluaren testu orokorraren aurretik laburpena, 250 hitz gehienez, (abstract-a) eta hitz gakoak (keywords-ak) jarri behar dira euskaraz eta ingelesez.

8- Artikuluaren atalak era librean aukera daitezke. Dena den, ezinbestean lehenengo atala eta azkenekoa sarrera eta bibliografia izan beharko dira, hurrenez hurren.

9- Testuaren formatuaren ezaugarriak ezagutzeko on-line sisteman jarri diren txantiloiak jarraitu:  “doc” formatuarentzako“odt” formatuarentzako eta “latex” formatuarentzako txantiloiak dituzue eskuragarri (https://ctan.org/pkg/ekaia). 12.000 eta 25.000 karaktere (tarterik gabe, izenbururik, laburpenik eta erreferentziarik gabe) bitarteko lana izan behar da.

Latexeko txantiloia latexeko sistema ofizialetan lortzen da.  https://ctan.org/pkg/ekaia

 10- Testuan, irudi, argazki eta taulen kokapena adieraziko da. Egileak irudi, argazki eta taula bakoitza deskribatzen duen oina bidali beharko du eta irudia, argazkia edo taula norberak egina ez bada nondik jaso den ere adierazi beharko da. Noski, berriz argitaratzeko eskubideak dituen pertsona edo erakundearen baimenarekin. Egile eskubideak urratzen badira artikuluaren egilea izango da egindakoaren arduradun, Ekaiak ez du kasu horietan ardurarik hartuko.

11- Aipamen bibliografikoak testuan azaltzen diren ordenean zenbatuko dira. Posible den kasuan erreferentzietan egileen izen eta abizenak osorik jartzea gomendatzen da. eta lanaren amaieran, ondorengo eran idatziko dira:

 

Mendeleyrako URL-a: http://csl.mendeley.com/styles/478159831/ekaia

a)Liburuetarako: [Zenbakia]. Egilea(k). Urtea. Liburuaren izenburua kurtsibaz. Argitaletxea, Argitalpen-herria.

[3] SCHMIDT K. 1975. Respiration in air. Cambridge University Press, London.

b) Artikuluetarako: [Zenbakia]. Egilea(k). Urtea. «Artikuluaren izenburua». Aldizkariaren izena kurtsibaz, bolumena beltzez, orriak.

[5] HOLLISTER, L.E., GILLESPIE, H.K., OHLSSON, A., LINDGREN, J.E., WAHLEN, A. eta AGURELL, S. 1981. «Do plasma concentrations of Δ9-tetrahidrocannabinol reflect the degree of intoxication? ». Journal of Clinical Pharmacology, 21, 171 – 177.

c) Sareko erreferentzien URLarekin batera web orrialdearen eguneratze-data adierazi beharko da.

12- Bidalitako artikulua ez da beste inon argitaratua izan ezta argitaratua izan dadin beste aldizkari batera bidalia ere. Hori ziurtazeko artikuluak Crossref (Similarity Check) programatik pasako dira.

13- Egileek gaian adituak diren eta euskaraz dakiten bi ebaluatzaile zientifiko proposatu beharko dituzte.

14- Erredakzio-batzordeko zuzendariak arloko koordinatzaileari bidaliko dio artikulua eta arloko koordinatzaileak gaian aditua den ebaluatzaile biri. Ebaluatzaileen iruzkinak eta arloko koordinatzailearen erabakia (argitaratzeko prest, aldaketa txikiak, aldaketa handiak) egileari itzuliko zaizkio. Egileak zuzenketak egin eta gero (egin diren zuzenketak "aldaketa kontrol" eran agertu behar dira testuan), artikuluaren argitalpenaz azken erabakia erredakzio-batzordeak izango du. Ebaluazio zientifikoa gainditu ostean, behin-behineko artikulua webgunean agertuko da eta DOI (Digital Object Identifier) bat ezarriko zaio. Artikulua behinbetikoa izateko eta argitaratzeko, euskara zientifikoaren zuzenketak egin eta onartu behar dira.

15- Ebaluazio zientifikoa gainditu duten artikulu guztiak euskara zuzentzaileen eskuetatik pasatuko dira. Euskara zuzentzaileek ezinbestez zuzendu behar dena adieraziko du testuan bertan. Egileak 7 egun balioduneko epea edukiko du lana zuzenduta bidaltzeko. Egilearen lehenengo zuzenketaren ostean euskara zuzentzaileek erabakiko dute bigarren zuzenketa bat beharrezkoa den edo ez. Bigarren buelta bat beharrezkoa izanez gero, egileak berriro ere 7 egun balioduneko epea edukiko du lana zuzenduta bidaltzeko. Artikulua argitaratzeko, euskara zientifikoaren zuzenketak egitea derrigorrezkoa da. Edozein kasutan, prozesuan zehar arazorik edukiz gero artikuluaren argitalpenaz azken erabakia erredakzio-batzordeak izango du.

16- Azkenik, Ekaia aldizkariak eta Kultura Zientifikoko Katedrak adostutako elkarlana bultzatzeko, egileek artikuluaren 400-500 hitzetako laburpen dibulgatiboa egiteko konpromisoa hartuko dute, Zientzia Kaiera hedabide digitalean argitaratzeko.


Ekaiako erredakzio batzordea (2018/03/13)

 

Bidalketa prestatzeko zerrenda

Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta onartu behar dute baldintza horiek bete ezean lana bueltatu egingo dietela.

  1. Bidalketa ez da inon argitaratu eta ez da beste aldizkariren batera bidali aztertzeko (edo azalpen bat eman da Editorearentzako oharretan).
  2. Bidalketa-fitxategiak Word, ODT eta Latex formatuetan  onartzen dira, beti ere aldizkariaren txantiloiak erabiltzen baldin badira. Egileentzako gidalerroak .
  3. Aldizkariari buruz orriko Egileentzako gidalerroak izenburuan estiloari eta bibliografiari buruz azaldutako eskakizunak betetzen ditu testuak.
  4. Egileek gaian adituak diren eta euskaraz dakiten bi ebaluatzaile zientifiko proposatu beharko dituzte. Editorearentzako oharretan idatzi.

 

Copyright informazioa

(C) UPV/EHU Press
 
CC-BY-NC-SA

 

Pribatutasun-deklarazioa

Aldizkariaren gune honetan sartutako izen eta helbide elektronikoak aldizkarian azaldutako xedeetarako bakarrik erabiliko dira eta ez dira erabilgarri egongo beste xederen baterako edo beste inorentzat.