Polimero biodegradagarrietan oinarrituriko material nanokonposatuak: Poli (L-laktida)/ karbono nanotutu konpositearen kasua

Erlantz Lizundia Fernandez

Laburpena


Egungo gizarteak geroz eta aurrerapen zientifiko-teknologiko berritzaileagoak eskatzen ditu bere premiak asetu ahal izateko. Eskakizun hauei konponbidea emateko nanoteknologia deritzon esparruan buru-belarri dihardute zientzialariek. Zalantzarik gabe, materialen zientzia eta ingeniaritzaren ezagutza arloan, ikerketa aukera berriak agertu dira berriki lortu diren tamaina oso txikiko zuntz nanometrikoen eraketari esker. Nanomaterial guztien artean, karbono nanotutuak (KNT) dira material berrien garapenerako arreta handien piztu duen materiala. Lan honetan, proposatzen da etorkizun oparoa duen polimero biobateragarri eta biodegradagarri nagusienetako bat, Poli(L-laktida) (PLLA), izaera nanometrikodun zuntzez (KNTez) sendotzea; horrela, material nanoegituratuak lortu eta propietate hobetuak dituzten material berriak sortuko dira. Biomaterial nanoegituratu hauek kimika, biologia, fisika, ingeniaritza eta materialen zientziaren ikuspegitik aztertuak eta aplikatuak izateko etorkizun zirraragarria eskaintzen dute. Horrela, material nanokonposatuen inguruko orokortasunak azaldu ondoren, propietate eta aplikazio espezifikoetan arituko gara. 


Gako-hitzak


Nanotutuak; biomaterial nanoegituratua; nanokonposatuak

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus