Kateatutako Runge-Kutta metodoek eskaintzen duten koste baxuko errorea

Elisabete Alberdi Celaya

Laburpena


Hasierako balioko Ekuazio Diferentzial Arrunten sistema bat zenbakizko metodoz askatzerakoan, koste konputazional baxuko eta zehaztasun handiko zenbakizko metodo bat erabiltzeak bezainbesteko garrantzia dauka urratsa onargarritzat emango digun errorearen neurri on eta konputazionalki merkea aukeratzeak. Orokorrean, urrats bakoitzean egiten ari garen errore globala kalkulatzea garestia da eta algoritmo gehienek errore lokalaren estimazio bat baino ez dute kontrolatzen. Algoritmo askok erabiltzen duten errore lokalaren estimazioa ondoz ondoko ordenako bi zenbakizko metodok emandako emaitzen arteko diferentzia da. Helburu modura hartzen da diferentzia hau definitutako tolerantzia bat baino txikiagoa izatea. Kateatutako Runge-Kutta metodoen abantaila da ondoz ondoko (p, p +1) ordenako bi zenbakizko balio eskaintzea ia-ia zenbakizko balio bakarra lortzeko egin beharreko eragiketa kopuru berarekin. Eta bi balio hauen arteko diferentzia, errore lokala neurtzeko tresna baliagarria bezain merkea bilakatzen da. 


Gako-hitzak


ekuazio diferentzial arruntak; kateatutako Runge-Kutta metodoak; errorearen estimazioa; MATLAB

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus