Sindrome metabolikoa: XXI. Mendearen madarikazioa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-03-2015
Oskar Gonzalez María Encarnación Blanco Gorka Iriarte Estitxu Rico Itxaso Maguregui Rosa M. Alonso

Laburpena

Bizi-baldintzen etengabeko bilakaeran gaur egungo gizarteak bereganatu dituen hainbat ohituren ondorioz (dieta desorekatua eta ariketa fisiko eskasa besteak beste), esan daiteke eritasun kardiobaskularren intzidentzia goraka doala. Eritasun kardiobaskularren izenpean hainbat patologia topa ditzakegu (bihotzekoa, istripu zerebrobaskularra...) eta hauen atzean dauden arrisku-faktoreak desberdinak dira: hipertentsioa, kolesterola, diabetesa, obesitatea... Arrisku-faktore hauek ez dira normalean banaka agertzen, eta elkarrekin konbinatzen dira sindrome metabolikoa delakoaren barruan. Sindrome metabolikoa kontrolatzeko bizimoduan aldaketa txikiak baina garrantzitsuak ezarri behar dira eta neurri horiek nahikoak ez direnean bakarrik hasi behar gara medikamentuak erabiltzen. Arrisku-faktore bakoitzak tratamendu ezberdina behar duenez, beharrezkoa gertatzen da farmako ezberdinez osaturiko terapia kardiobaskular konbinatua delakoa. Orokorrean, terapia honetan, hipertentsioaren aurkako botikak erabiltzen dira presio arteriala jaisteko, hipolipemianteak gorputzeko gantz kontzentrazioak kontrolatzeko, eta bestetik intsulina edo diabetesaren aurkako botikak glukosa mailak murrizteko. Horretaz gain, koagulazioa eta agregazio plaketarioa saihesteko botikak erabiltzen dira, sarritan gertatzen den arterien buxadurak ekiditeko.

Abstract 346 | PDF Downloads 199

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

eritasun kardiobaskularrak, sindrome metabolikoa, terapia kardiobaskular konbinatua

Atala
Ale Arrunta