Poli(butilen adipato-ko-tereftalato)/Fenoxi sistemaren nahaskortasuna eta hesi-propietateen aldaketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-03-2015
Ainara Sangroniz Marian Iriarte Agustin Etxeberria

Laburpena

Biodegradagarria eta konpostagarria den kopolimero bat aztertu da, poli(butilen adipato-ko-tereftalatoa) (PBAT) hain zuzen ere. Propietate mekaniko egokiak dituen arren, aplikazio industrialetan erabilgarria izan dadin bere hesi-propietateak nabarmen hobetu behar dira. Helburu hori lortu nahian, fenoxi erretxinarekin (Ph) nahastu da. Sistemaren nahaskortasuna karakterizatu da beira-trantsizioaren tenperatura zehaztuz. Tg-ak konposizioaren arabera jasaten duen aldaketa azaltzeko badaude hainbat eredu teoriko, nahastea osatzen duten bi osagaien arteko elkarrekintzen isla direnak. Ondoren, ur-lurrunarekiko eta oxigenoarekiko iragazkortasuna neurtu da sistemaren hesi-propietateak zehazteko. Lorturiko emaitzek aditzera eman dutenez PBAT/ Ph sistema nahaskorra da azterturiko konposizio guztietan. Hesi-propietateen emaitzak aztertuz, ikusi da fenoxiaren gehikuntzak ur-lurrunarekiko zein oxigenoarekiko iragazkortasunaren jaitsiera esanguratsua dakarrela; ahalmen hori baliagarria izan daiteke material hau industrian erabiltzeko unean. 

Abstract 130 | PDF Downloads 129

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

PBAT, fenoxia, polimero-nahasteak, garraio-propietateak

Atala
Ale Arrunta