Termografia infragorri aktiboa materialen azterketarako

Estibaliz Apiñaniz, Arantza Mendioroz, Alberto Oleaga, Agustin Salazar

Laburpena


Termografia infragorri aktiboaren oinarria material batean induzitzen diren uhin termikoen detekzioan datza. Uhin termiko horiek materialean zehar hedatuko dira eta materialaren propietate termikoei eta barne-egiturari buruzko informazioa garraiatuko dute; materialaren gainazalean tenperatura neurtuz lor daiteke informazio hori. Termografia infragorrian tenperatura kamara infragorri baten bitartez neurtzen da.

Azken urteetan teknika fototermikoek eta, bereziki, termografia infragorriak garapen handia izan dute, materialak karakterizatzeko teknika azkarrak direlako, laginarekin kontakturik behar ez dutelako eta entsegu ez-suntsitzaileen barnean sailka daitezkeelako.

Lan honetan, termografia infragorri aktiboaren oinarriak ikusiko ditugu eta zenbait aplikazio aztertuko ditugu hiru teknika erabiliz: termografia infragorri pultsatua, termografia infragorri modulatua eta bibrotermografia. 


Gako-hitzak


bibrotermografia; termografia infragorri modulatua; termografia infragorri pultsatua

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus