Irakaskuntzak eta ikerkuntzak bat egiten dutenean: bentzofenona-4 ultramore-iragazkiaren kuantifikazioa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-03-2015
Uxua Huizi Estibalitz Otegi Josu Lopez-Gazpio

Laburpena

Kimikako ikasleek sarritan oso era sinplifikatuan ikusten dute kimika analitikoa. Artikulu honetan graduko ikasleei zuzendutako ikerkuntza proiektu sinple bat proposatzen da, ikasleak ikerkuntza metodoekin ohitu daitezen. Zehazki, kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritzen den bentzofenona-4 ultramore-iragazkia determinatzeko metodo erraz eta merke baten garapena deskribatzen da. Erradiazio ultramorea xurgatzeko, islatzeko edo sakabanatzeko duten gaitasunari esker, ultramore-iragazkiek azala babesten dute erradiazioaren kalteetatik. Ultramore-iragazkiak eguzkitarako produktu kosmetiko askoren formulazioetan erabiltzen dira osagai aktibo moduan. Proiektua amaitutakoan ikasleek eskuratu behar dituzten ikasketa-emaitzak ere deskribatzen dira. 

Abstract 125 | PDF Downloads 209

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Bentzofenona, Ultramore-iragazki, Eguzkitarako produktu, Ikasleen trebakuntza

Atala
Ale Arrunta