Rol semantikoen etiketatze automatikoa

Haritz Salaberri, Olatz Arregi, Beñat Zapirain

Laburpena


Rol semantikoen etiketatze automatikoa (SRL), azaleko analisi semantikoa ere deitua, hizkuntzalaritza konputazionalaren ikerlerro garrantzitsua da eta bertan, zehatz finkatu nahi dira testu bateko gertakarietan, ekintza eta honetan parte hartzen dutenen arteko erlazio semantikoak edo rolak; berez, nork, nori, zer egin zion, non eta noiz gertatu den jakin nahi da. Rolek eskaintzen duten informazioak berebiziko garrantzia dauka testuak automatikoki prozesatu eta ulertzeko bidean. Ataza hau zeresan handia ematen ari da hizkuntzaren prozesamenduan ez ezik, besteak beste, Interneteko bilatzaileetan, itzulpen automatikoko eta galdera-erantzun sistemetan, sare sozialen azterketa automatikoan, eta dokumentuen informazio erauzketan. 


Gako-hitzak


Semantika konputazionala; rol semantikoen etiketatzea; lengoaia naturalaren prozesamendua

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus