Meta-analisien erabilgarritasunaren analisi kritikoa

Nerea Bilbao-Aldaiturriaga, Idoia Martin-Guerrero, Angela Gutierrez-Camino, Elixabet Lopez-Lopez, Africa García-Orad

Laburpena


Azken urteotan sortzen ari den itzelezko argitalpen kopurua ikusita, meta-analisiak plazaratzen ari dira, helburu bera duten ikerketa lanen informazioa laburtzeko. Hain zuzen ere, gai jakin baten ikerketa lan desberdinen emaitzak konbinatu nahi dira meta-analisi hauetan erantzunik gabeko galderak argitzeko. Kalitatezko meta-analisiak izateko, berau egiteko pausu guztiak ondo landuta eta deskribatuta egon behar dute. Horregatik, meta-analisien erabilgarritasuna baloratzeko haien irakurketa kritikoa egitea oso beharrezkoa da. Adibide moduan, Liu eta laguntzaileak eta gure taldeak, zenbait ahulezi topatu genituen Wang eta laguntzaileek duela gutxi nazioarteko aldizkari zientifiko batean argitaratutako meta-analisian. Ikerketa lan honetan Wang eta laguntzaileen meta-analisiaren irakurketa kritikoa, literaturaren eguneraketa eta asoziazio ikerketa egin genuen. Wang eta laguntzaileak polimorfismoak osteosarkomaren suszeptibilatearekin asoziatuta zeudela ondorioztatu zuten bitartean, gure kasuan ez genuen asoziaziorik topatu. Hortaz, gure lanaren arabera, polimorfismo hauek osteosarkomaren suszeptibilitatearen markatzaile genetikoak ez direla ondorioztatu genuen. Bide batez, adibide honekin, gaur eguneko meta-analisien irakurketa sakona eta analisien emaitzak zuhur hartu behar ditugula azpimarratu nahi dugu, zenbait lanetan ez baitituzte ezarritako irizpideak betetzen mota honetako ikerketa lanak egiterako orduan. 


Gako-hitzak


osteosarkoma; meta-analisia; polimorfismoak

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus