Nanoteknologia: txikiaren handitasuna

E. Zarate, J. M. Pitarke

Laburpena


Artikulu honetan, Rychard Feyman-en «Hondoan leku asko dago» hitzaldi irudikorra aitzakiatzat hartzen da nano iraultzaren arlo nagusietako batzuk aztertzeko. Nanoeskala definitzen da, eta sistema biologiko oinarrizkoenen dimentsioak eskala horretan kokatuak daudela erakusten da. Nanoeskalako unibertsoa kuantikoa (Mekanika Kuantikoaren lege bitxien araberakoa) delako eta eskala horretan azalak (eta haien eragina) nagusitzen direlako nano-a ezberdina dela erakusten da. Materia atomoz atomo ikustearen eta manipulatzearen erronka handia zertan datzan aztertzen da, eta gaur egun horretarako eskura ditugun tresna garrantzitsuenak deskribatzen dira. Nanoteknologia bezalako eremu berri baten etorkizuneko eragina zein izango den jakiterik ez dagoen arren, nanoteknologiaren aurrerapen berrien eraginagatik aldaketa sakonak jasango omen dituzten hiru esparru aukeratzen dira: nanomaterialak, nanoelektronika eta nanomedikuntza.

Gako-hitzak


nanoteknologia, mekanika kuantikoa

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus