Potentzia-bihurgailu matriziala: teknologia eraginkor eta konpaktua

E. Ibarra, J. Andreu, E. Ormaetxea, I. Kortabarria, I. Martínez de Alegría, J. L. Martín, J. R. Etxebarria

Laburpena


Gaur egun potentzia-elektronikaren erabilera oso hedatuta dago. Teknologia mota hau nonahi aurki daiteke: ibilgailu elektrikoetan, ur-ponpaketako sistemetan, hegazkinetan, haize-errotetan, etab. Potentzia-bihurgailuen artean, bihurgailu matriziala (MC, matrix converter) nabarmentzen da, honek azaltzen dituen ezaugarriak direla-bide. Bihurgailu horrek AC/AC bihurketa era zuzenean egiten du, eta hainbat aplikaziotan erabil daiteke, oso konpaktua eta eraginkorra baita. Gainera, bihurgailu horren bidez sintetizatutako seinaleen kalitatea oso ona da. Lan honetan, MCaren ezaugarriak, aplikazioak, erronkak, arkitektura eta modulazio-printzipioak azaltzen dira. Ondoren, adibide modura, bihurgailu hau haize-errota txikietan ezartzean lortzen diren emaitzak erakutsiko dira. Azkenik, Euskal Herriko Unibertsitatean eraikitako MC prototipo batean lortutako zenbait emaitza esperimentalen berri emango dugu, bihurgailuaren funtzionamendu erreala azaltzeko.

Gako-hitzak


Potentzia-bihurgailua, AC/AC bihurketa

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus