Eredu aurresaleetako aldagai jarraituen kategorizaziorik hoberena lortzeko metodologia proposamena: aplikazio zehatza medikuntzan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 08-01-2015
Irantzu Barrio Inmaculada Arostegui Susana Garcia-Gutierrez

Laburpena

Medikuntzan parametro kliniko asko kategorizatzen dira erabaki prozesuak errazteko. Areago arau aurresale klinikoen garapenean ohiko teknika bat da aldagaien kategorizazio hau. Aldagai aurresale bat kategorizatzerakoan kategoria kopurua aldagai aurresale eta erantzulearen arteko erlazioaren menpe dagoenez bi kategoria baino gehiagoren beharra aztertu behar da. Guk metodo bat proposatzen dugu aldagai aurresaleak kategorizatzeko eredu aurresaleetan: eredutik lortutako funtzio leunaren arabera gutxienez batez besteko arriskuko kategoria bat eta arrisku altu eta arrisku baxuko behar beste kategoriak sortzea. Metodologia hau bihotz-gutxiegitasun desorekatu larria duten pazienteen kohorte prospektibo batean aplikatu dugu aldagai aurresalea arteria-tentsioa eta aldagai erantzulea epe laburreko heriotza izan direlarik. Erregresio logistiko gehigarria erabili da aldagai aurresale eta erantzulearen arteko erlazioa erakusteko. Proposatutako metodoa erabiliz lortutako kategoria-aldagaia jatorrizko aldagai jarraituarekin konparatu dugu AIC eta AUC parametroak erabiliz. Lau kategorietako arteria-tentsio sistolikoko proposamena honako hau da ≤ 120 (120,136] (136,158] eta > 158. Lau kategoria horietarako AIC=344,59 eta AUC=0,72 balioak lortu dira. Aldagai jarraiturako AIC=345,7 eta AUC=0,718 balioak lortu dira bi AUC balioen artean diferentzia adierazgarririk egon gabe (p = 0,974). Guk proposaturiko metodoaren bitartez aldagai jarraitua kategorizatzeko beharrezkoak diren mozketa-puntu kopurua eta puntuen kokapenik hoberena lortzen da. Horrela lortutako kategoria-aldagaiak jatorrizko aldagai jarraituak bezainbesteko errendimendu ona ematen du. 

Abstract 258 | PDF Downloads 201

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

kategorizazioa, eredu aurresaleak, bihotz-gutxiegitasuna.

Atala
Ale Arrunta