Populazio baheketaren garrantzia: giza papilomabirusaren aurkako borroka

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 09-12-2015
Nerea Fontecha Miren Basaras Jose C. Quilez Silvia Hernáez Daniel Andía Ramon Cisterna

Laburpena

Giza papilomabirusa (HPV) 120 genotipo baino gehiagoz osaturiko birus taldea da. Genotipo horien guztien artean 40 bat inguruk gaitasun onkogenikoa dute eta minbizia sor dezakete gorputzeko hainbat ataletan:orofaringea, bulba, zakila edo umetoki-lepoa. Azken minbizi mota honek urtero 250.000 emakumeren heriotza eragiten du. Halaber, kontuan izan behar da HPV genotipo guztiek ez dutela onkogenikotasun maila bera aurkezten. 16 eta 18 genotipoak, adibidez, umetoki lepoko minbizi kasuen % 75etan aurkitu dira. Ikerketa lan honetan minbizia garatzeko arrisku altua duten giza papilomabirus (HPV) genotipoen populazio-baheketa egin dugu gure inguruko emakume talde batean (Bilbo, Euskal Herria), birus honen nagusitasuna eta genotipo desberdinen arteko banaketa ezagutzeko. Gure ikerketa honetan, ikusi da birus honen arrisku altuko genotipoen intzidentzia gure inguruan % 10,63 dela eta HPV 16 eta 18ak sortutako infekzioak umetoki-lepoko epitelioan lesioak sortzeko gaitasun altuagoa dutela; hain zuzen, HPV 16 duten emakumeen % 56,25ak lesioren bat garatu dute. Gainera, egiaztatu ahal izan da emakume gazteei nagusiki eragiten dien birusa dela; 30 urtetik beherako emakumeetan birusaren nagusitasuna % 24,87koa izan da, 30 eta 50 urte arteko emakumeetan % 8,37koa eta 50 urte baino nagusiagoak diren emakumeetan % 3,36koa. Azkenik, behatu izan da infekzio anitzek gaitasun handia dutela umetoki lepoko epitelioan lesioak sortzeko, batez ere 16 genotipoa arrisku altuko beste genotipo batzuekin batera daudenean. Gainera, infekzio anitzak emakume gazteetan baizik ez dira agertzen (batez besteko adina 28,89 urte). 

Abstract 366 | PDF Downloads 407

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Giza papilomabirusa (HPV- Human Papillomavirus), minbizia, arrisku altuko genotipoak, populazio baheketa

Atala
Ale Arrunta