Euskokantauriar arroko eboluzio geologikoa II: konpresioaren eraginpean

Arturo Apraiz, Arantza Aranburu, Miren Mendia, Arantxa Bodego

Laburpena


Euskokantauriar arroaren eboluzioak oso iraupen luzea du. Goi Permiarrean hasi zen, eta azken prozesuak, Miozenoan gertatu ziren. 250 Ma inguru horietan zehar, aldaketa nabarmenak izan dira bai erregimen tektoniko nagusian (luzapena, konpresioa), bai plaken arteko muga aktiboarekiko distantzian (rifta, ertz pasiboa, ertz aktiboa), eta bai azpiko lurrazalaren izaeran (kontinentala eta hipermehetua). Euskokantauriar arroak, oro har, eboluzio-prozesu konplexua du, baldintza tektoniko nagusiei egokituz pixkanaka aldatu zena.


Gako-hitzak


Konpresi-tektonika, orogenia, Eusko Kantauriar arroa

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus