Orientazio problema eta algoritmo genetikoak

Gorka Kobeaga Urriolabeitia, María Merino Maestre

Laburpena


Artikulu hau UPV/EHUko Modelizazio eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa izeneko masterrean Gorka Kobeagak defendatutako master amaierako lanean oinarrituta dago. Orientazio Problemaren (OP) aurkezpena eta ebazpen ebolutiboaren analisia du helburu. Saltzaile Ibiltariaren problema ezagunaren aldaera berezi bat da OP. Optimizazio Konbinatorioko problema honen aplikazioak eta modelizazioak aurkezten dira. OPren konputaziozko konplexutasuna dela eta, Concorde TSP solver erabiltzen duen algoritmo genetiko bat diseinatu eta inplementatu da. Gainera, herri kopuruarekiko eta distantzia mugarekiko portaera eta prozedura genetikoen parametroekiko konbergentzia aztertu da. Euskal Autonomia Erkidegoko eta literatura zientifikoko datu-baseak erabili dira. 


Gako-hitzak


Algoritmo Genetikoak; CPLEX; Concorde; EAE; TSP; Optimizazio Konbinatorioa; Orientazio Problema

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus