2-Interleukina (IL-2) eta IL-15 seinalizazio bidezidorrak T linfozitoetan: antzekoak baina aldiberean ezberdinak

Nerea Osinalde, Miren Josu Omaetxebarria, Virginia-Sánchez Quiles, Vyacheslav Akimov, Blagoy Blagoev, Irina Kratchmarova

Laburpena


2-interleukina (IL-2) eta IL-15 zitokinek berebiziko garrantzia daukate sistema immunologikoaren erregulazioan, besteak beste T linfozitoen proliferazioa sustatzen dutelako. Zitokina biek bi hartzaile-azpiunitate partekatzen dituztenez (IL-2Rβ eta IL-2Rγ) ez da harritzekoa teilakatutako hainbat funtzio izatea, baina bai da harrigarria, ordea, bakoitzak erantzun immunologiko espezikoak eta maiz kontrajarriak eragitea. Nahiz eta mekanismo asko proposatu diren IL-2 eta IL-15 arteko desberdintasunak azaltzeko, ez dago argi nola den posible biek, hartzaile berdinak erabiltzen dituztelarik, zeluletan erantzun desberdinak sustatzea. Horren gakoa aurkitzeko asmoz, IL-2 eta IL-15ez kitzikatutako T-zeluletan piztutako seinalizazio-bidezidorrak aztertu eta elkarren artean konparatu ditugu, masa-espektrometria erabilita. Gure lanak erakutsi du bi zitokinek kitzikatutako T linfozitoen seinalizazio-sareak oso parekoak izan arren, badirela ñabardura batzuk bi zitokinen arteko alde funtzionala azaltzen lagun dezaketenak.


Gako-hitzak


IL-2; IL-15; seinalizazio bidezidorrak; T linfozitoak; masa-espektrometria

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus