2-Interleukina (IL-2) eta IL-15 seinalizazio bidezidorrak T linfozitoetan: antzekoak baina aldiberean ezberdinak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 06-04-2016
Nerea Osinalde Miren Josu Omaetxebarria Virginia-Sánchez Quiles Vyacheslav Akimov Blagoy Blagoev Irina Kratchmarova

Laburpena

2-interleukina (IL-2) eta IL-15 zitokinek berebiziko garrantzia daukate sistema immunologikoaren erregulazioan, besteak beste T linfozitoen proliferazioa sustatzen dutelako. Zitokina biek bi hartzaile-azpiunitate partekatzen dituztenez (IL-2Rβ eta IL-2Rγ) ez da harritzekoa teilakatutako hainbat funtzio izatea, baina bai da harrigarria, ordea, bakoitzak erantzun immunologiko espezikoak eta maiz kontrajarriak eragitea. Nahiz eta mekanismo asko proposatu diren IL-2 eta IL-15 arteko desberdintasunak azaltzeko, ez dago argi nola den posible biek, hartzaile berdinak erabiltzen dituztelarik, zeluletan erantzun desberdinak sustatzea. Horren gakoa aurkitzeko asmoz, IL-2 eta IL-15ez kitzikatutako T-zeluletan piztutako seinalizazio-bidezidorrak aztertu eta elkarren artean konparatu ditugu, masa-espektrometria erabilita. Gure lanak erakutsi du bi zitokinek kitzikatutako T linfozitoen seinalizazio-sareak oso parekoak izan arren, badirela ñabardura batzuk bi zitokinen arteko alde funtzionala azaltzen lagun dezaketenak.

Abstract 260 | PDF Downloads 247

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

IL-2, IL-15, seinalizazio bidezidorrak, T linfozitoak, masa-espektrometria

Atala
Ale Arrunta