Ezagutzan Oinarritutako Giza Jardueren Eredu Dinamiko eta Pertsonalizatuak Ikasten

Gorka Azkune, Aitor Almeida, Diego López-de-Ipiña, Liming Chen

Laburpena


 

Gizakietara egokitutako teknologiak garatzeko, ezinbestekoa da makinek giza jarduerak antzemateko gaitasuna izatea, sentsoreak eta konputazio-gailuak erabiliz. Horretarako, antzeman nahi diren jarduera horien eredu konputazionalak sortu behar dira. Gaur egun, jarduera-ereduak sortzeko garaian, bi joera nagusi aurki daitezke: datuetan oinarritutako ereduak eta ezagutzan oinarritutakoak. Biek ere abantaila eta desabantailak dituzte. Lan honen helburua da bi joerak elkartzea eredu dinamiko eta pertsonalizatuak lortzeko, ezagutzan oinarritutako eredu orokor batzuetatik hasita. Modu horretan, pertsona bakoitzaren bilakaerara egokitutako modelatze-prozesuak lor daitezke.



Gako-hitzak


Giza jarduera ereduak; ezagutzan oinarritutako ereduak; ikasketa automatikoa

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus