Litio-ioizko baterien funtzionamendua eta «pouch cell» motako prototipoen fabrikazioa

Laida Otaegui, Amaia Iturrondobeitia, Aitor Villaverde

Laburpena


Litio-ioizko baterien hedapena etengabea izan da azken urteetan gizartearen energia beharrizanak asetzeko. Modu orokor batean litio-ioizko deitzen zaien baterien artean hainbat sistema ezberdindu daitezke, osatzen duten material aktiboen eta ondorioz, gertatzen diren erreakzio elektrokimikoen arabera. Konposizio kimikoa ez da ordea baterien funtzionamendua definitzen duen aldagai bakarra. Bateriaren fabrikazio prozesuan finkatzen diren beste hainbat parametrok ere, hala nola, elektrodoen porositateak, anodo eta katodoaren arteko masa erlazioak, elektrolito bolumenak..., eragin zuzena dute baterien propietateetan. Artikulu honetan «pouch cell» motako baterien fabrikazio prozesua deskribatuko da, parametro hauen garrantzia azalduz. 


Gako-hitzak


Litio-ioizko bateriak; «pouch cell»; bateria fabrikazioa

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus