Harriaren egituraren zenbakizko eredua artezketan

Juan Luis Osa, Ana Boyano, Borja Fernandez-Gauna, Mikel Larrañaga

Laburpena


Harriaren portaera artezketa eragiketan, hein handi batean, bere egitura granularraren naturatik datorkio. Gaur egungo harriak aglomeratzaileak batzen dituen ale urratzaile gogorrez osatutako diseinuzko konglomeratu porotsuak dira. Alearen ezaugarriek, aglomeratzailearen erresistentziak eta, poroekin batera, hiruren arteko proportzioak harriaren izaera baldintzatzen dute. Ekoizpen prozesua erdi-sekretua izan ohi da, ekoizlearen urteetako esperientziaren emaitza. Harriaren propietate mekanikoak, diseinuzko material izaki, aurrez ezagutu ahal izan beharko lirateke. Hala ere, bere natura heterogeneo konplexuak modelizazioa zailtzen du. Berriki, elementu diskretuen metodoa aplikatu da harriaren portaera simulatzeko. Lan honetan eredua eraikitzeko prozedura berria aurkezten da. Lanak propietate mekanikoen homogeneizazio prozesua ere azaltzen du.


Gako-hitzak


Artezketa; elementu diskretuen metodoa; harria; homogeneizazioa

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus