Konposatu disruptore endokrinoen azterketa kimika analitikoaren ikuspuntutik

Oihana Ros, Asier Vallejo, Maitane Olivares, Ailette Prieto, Nestor Etxebarria

Laburpena


Ingurumeneko uretan kutsatzaile organiko desberdinak aurkitzen dira, nahiz eta kontzentrazio baxuetan izan (ng/L mailan). Araztegien irteera korronteak izan ohi dira konposatu horien iturririk nagusietako bat, araztegiek erabiltzen dituzten mekanismoak ez baitira gai kutsatzaileen arazketa osoa burutzeko. Horien artean, konposatu disruptore endokrino (EDC) izenez ezagutzen diren konposatuak aurki daitezke, eta horiek ingurumenean bizi diren espezieetan aldaketa endokrinoak sor ditzakete, nahiz eta EDCak kontzentrazio baxuetan egon. Kalte horien artean, malformazioak, populazioen aldaketak edo intersexualitatea dira nabarmenenak. Hau guztia ikusirik, kimika analitikoaren ikuspuntutik oso garrantzitsua da metodo analitiko sentikorrak garatzea konposatuak ur- eta biota-laginetatik erauzi eta garbitzeko, bai eta konposatuek biotaren atal desberdinetan metatzeko duten joera aztertzeko ere.



Gako-hitzak


konposatu disruptore endokrinoak; erauzketa-metodoak; biokontzentrazioa; ur-laginak; biota

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus