DNAren nanoteknologia eta materia aktiboaren auto-antolakuntza

Ibon Santiago

Laburpena


DNA material bikaina da nano-egiturak eraikitzeko. Garrantzi genetikoaz gaindi, azido nukleikoak nano-teknologiarako eraikuntza material programagarriak dira. «DNA Origami» eta «DNA bricks» (adreiluak) DNA nano-teknologiaren bidez sorturiko adibide nagusiak dira. DNA molekula itsaskorra ere bada, eta base-parekatzeari esker nano-partikulen arteko interakzioa kontrola daiteke, adibidez «DNA nano-loreak» sortuz. Lan honek DNA nano-teknologiaren teknika desberdinak aurkeztu eta materia aktiboarekin lotzen ditu. Materia aktiboa erregaia kontsumituz orekatik kanpo mantentzen diren material mugikorrak dira. Hemen, DNA bidez auto-antolatutako nano-egiturak aurkezten ditugu, nano-motor katalitikoen laguntzarekin higitzen direnak. Ikerketa hau nano-eskalako garraio kontrolatua lortzeko aurrerapausoa da.


Gako-hitzak


biofisika; DNAren nanoteknologia; materia bigunaren fisika; materia aktiboa

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus