Exaeskalarako sare-interkonexioen diseinurako helburu-aniztasuneko optimizazioa

Jose A. Pascual, Javier Navaridas

Laburpena


Exaeskala errendimendua milioika kalkulu-nukleoz osaturiko sistemak erabiliz lortuko da. Elementu horiek konektatzeko moduak (sare-topologia) izugarrizko eragina du hainbat errendimendu ezaugarritan. Lan honetan, sare-topologiak diseinatzeko helburu-aniztasuneko optimizazioan oinarritutako ingurune bat proposatzen dugu, EBk finantzatuta ExaNeSt proiektuan garatzen ari garena. ExaNeSt sistemaren sarearen modulartasunari esker sare-topologia ezberdinak diseinatu ditzakegu hainbat errendimendu-helburu optimizatzeko; esaterako, inguruko komunikazioak, hutsegite-tolerantzia eta energia-kontsumoa. Topologiak sortzeko prozesua optimizazio bidez gauzatzen da (sare-topologiaren hainbat ezaugarri minimizatuz) teknika ebolutiboak erabilita. Simulazio bidezko emaitzen analisiak sortutako topologiek errendimendu-helburuak betetzen dituztela erakusten du. Gainera, sare-topologia ezagun batekin egindako konparazioan ikus daiteke gure proposamenak sortzen dituen sareek propietate topologiko hobeak dauzkatela eta, aldi berean, errendimendu handiagoa lortzen dutela.


Gako-hitzak


Exaeskala errendimendua; helburu-aniztasun optimizazioa; teknika ebolutiboak; simulazioa

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus