Hozketa-hodien fabrikazioa berotako trokeletan laser-ekarpen bidez

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 02-04-2019
Jon Iñaki Arrizubieta Eneko Ukar Magdalena Cortina Jose Exequiel Ruiz Ines Aseginolaza Aitzol Lamikiz

Laburpena

Berotako estanpazioan xafla metalikoaren hozketa egokirako hain beharrezkoak diren hozketa-hodiak gaur egun zulaketa bidez fabrikatzea beste irtenbide teknologikorik ez dago. Hala, haien forma fabrikazio-prozesu horrek mugatzen du, eta, hortaz, ezinezkoa da trokelaren gainazal kurboekiko paraleloak diren hozketa-hodiak fabrikatzea. Ondorioz, konformaturiko xaflaren hozketa ez-homogeneoa lortzen da, eta bukaerako piezak propietate mekaniko aldakorrak ditu gune batean eta bestean. Murrizketa horri aurre egiteko helburuarekin, erabaki da hozketa-hodiak laser-ekarpeneko prozesuaren bidez fabrikatzea eta ikerlan honetan prozesu horren bideragarritasuna aztertu da.

Abstract 310 | PDF Downloads 297

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Laser bidezko ekarpena, LMD, berotako trokelgintza, hozketa-hodiak

Atala
Ale Berezia