Chagasen gaixotasuna Europan, endemikoa ez izan arren kontuan hartzekoa

Gorka Gomez, Felix Olasagasti

Laburpena


Chagasen gaixotasuna, tripanosomiasi amerikarra bezala ere ezaguna dena, 1909. urtean Carlos Chagas mediku brasildarrak aurkitu zuen eritasun tropikala da. Intsektu bidez transmititzen da eta morbimortalitate tasa altua du. Infekzioa endemikoa da Latinoamerikan, batez ere landa ingurunean. Azken 40 urteetan, mundu mailako osasun-arazo bilakatu da Latinoamerikatik Europa, Estatu Batuak, Kanada eta Japoniara eman diren migrazio-fluxuen ondorioz. Lan honetan hain zuzen ere gaixotasun honek Europan dituen ezaugarriak eta bere prebentzio eta kontrolerako dauden neurrien berrikuspena aurkezten dugu. Europa bezalako eremu ez endemikoetan parasitoa transmititzeko moduak sortzetiko transmisioa (amak umekiari), organoen transplantea eta odol-transfusioa izan daitezke. Europan, zonalde endemikoetako etorkin gehienak Espainiako Erresuma, Italia, Frantziako Errepublika, Erresuma Batua eta Suitzan biltzen dira. Europan burutu diren seroprebalentziaren ikerketa konbinatuek % 4,2 inguruko prebalentzia orokortua adierazten dute eta prebalentzia altuena (% 18,1) jaioterria Bolivian duten banakoei dagokie. Hala eta guztiz ere, Europako herrialde gehienetan gaixotasuna ez da kontuan hartzen eta honen adierazgarri dira detekzio-programen gabezia eta diagnosi eta tratamendua izateko aukera eskasia. Etorkin latinoamerikar gehien dituzten Europako herrialdeek beraien legedia aldatu eta jokaera protokolo desberdinak garatu dituzte; baina hala ere neurri hauek ez dira nahikoak, ez baitute bermatzen etorkizunean transmisio kasurik ez izatea. Azkenik, ezaugarri epidemiologikoei dagokienez, gaixoen gehiengoa adin ertaineko emakumeak direla ikusi da. Beraz, populazioa gaztea izateak arazo larriak ekar ditzake osasun-sistemarentzat, hainbat ikerketatan paziente asintomatiko ehuneko oso altua behatu delako. Gaixo horietako batzuk kalte organikoa dagoen fasera igaroko dira eta aldi honetan tratamendua ez da batere eraginkorra. Hori dela eta, kasuen detekzio goiztiarra ezinbestekoa da osasun-sistemaren etorkizuneko arazoak saihesteko.


Gako-hitzak


Chagasen gaixotasuna, Trypanosoma cruzi, endemia, Europa, pandemia, osasun publikoa

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus