Gibel gantzatsu ez alkoholikoa, XXI. Mendeko osasun-arazoa

Itziar Eseberri, Iñaki Milton-Laskibar, Leixuri Aguirre, Alfredo Fernández-Quintela, María Puy Portillo

Laburpena


Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa (GGEA) espektro zabaleko gaixotasuna da, zeinak gaixotasun-multzo bat hartzen duen barne, gibel esteatositik hasita gibel-minbizia izatera arte iritsi daitekeena. Bere garapenerako arrisku faktore garrantzitsuenak obesitatea eta intsulinarekiko erresistentzia dira, gaur egun osasun-arazo pandemikoa izatera iritsi direnak. Populazioaren %25ak gibel-esteatosia pairatzen duela uste da, datu hauek gutxi gorabeherakoak direlarik gaixotasuna asintomatikoa izanik duen diagnosi zaila dela eta. Prebalentzia altuko gaixotasuna bada ere, nabarmentzekoa da gaur egun ez dagoela oraindik tratamendu estandarizaturik, ez eta hura hasteko momentu onenari buruzko akordiorik ere. Hala ere, bi dira gaur egun gehien erabiltzen diren tratamenduak: farmakologikoa, non intsulinarekiko erresistentzia hobetzen duten eta pisu galera eragiten duten farmakoak erabiltzen diren, eta dietetikoa, energia murrizketa delarik estrategiarik erabiliena. Bestetik, GGEAren tratamenduan konposatu fenolikoak erabilgarriak izan daitezkeela frogatu da in vitro eta in vivo egindako ikerketetan. Hala ere, entsegu klinikoetan lortutako emaitzek argi uzten duten bezala, oraindik ere ikerketa gehiagoren beharra dago konposatu fenolikoak gizakietan GGEAren tratamendu gisa erabili ahal izateko.


Gako-hitzak


Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa (GGEA); obesitatea; diabetesa; tratamendu dietetikoa; konposatu fenolikoak

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus