Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa, xxi. mendeko osasun-arazoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 01-05-2020
Itziar Eseberri Iñaki Milton-Laskibar Leixuri Aguirre Alfredo Fernández-Quintela María Puy Portillo

Laburpena

Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa (GGEA) espektro zabaleko gaixotasuna da, zeinak gaixotasun-multzo bat hartzen baitu barnean, gibel esteatositik hasi eta gibel-minbiziraino iritsi daitekeena. Haren garapenerako arrisku faktore garrantzitsuenak obesitatea eta intsulinarekiko erresistentzia dira, gaur egun osasun-arazo pandemikoa izatera iritsi direnak. Populazioaren %25ek gibel-esteatosia pairatzen duela uste da: datu hauek gutxi gorabeherakoak dira, gaixotasuna asintomatikoa izanik duen diagnosi zaila baita. Prebalentzia altuko gaixotasuna bada ere, nabarmentzekoa da gaur egun ez dagoela oraindik tratamendu estandarizaturik, ez eta hura hasteko momentu onenari buruzko akordiorik ere. Hala ere, bi dira gaur egun gehien erabiltzen diren tratamenduak: farmakologikoa, non intsulinarekiko erresistentzia hobetzen duten eta pisu galera eragiten duten farmakoak erabiltzen diren, eta dietetikoa, energia murrizketa delarik estrategiarik erabiliena. Bestetik, GGEAren tratamenduan konposatu fenolikoak erabilgarriak izan daitezkeela frogatu da in vitro eta in vivo egindako ikerketetan. Hala ere, entsegu klinikoetan lortutako emaitzek argi uzten duten bezala, oraindik ere ikerketa gehiagoren beharra dago konposatu fenolikoak gizakietan GGEAren tratamendu gisa erabili ahal izateko.

Abstract 363 | PDF Downloads 283

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Gibel gantzatsu ez-alkoholikoa (GGEA), obesitatea, diabetesa, tratamendu dietetikoa, konposatu fenolikoak

Atala
Ale Arrunta