Euskarazko elkarrizketa sistema automatikoa sare neuronalen bidez

Asier López Zorrilla, Mikel deVelasco Vázquez, Raquel Justo

Laburpena


Lan honetan sare neuronalen bidez euskaraz hitz egiten ikasten duen elkarrizketa sistema automatikoa aurkezten dugu. Horretarako, Turingen testaren ideia era konputazionalean inplementatzen duten sare neuronal sortzaile aurkariak erabili ditugu. Normalean erabiltzen diren ingelesezko corpusak baino bi magnitude ordena txikiagoa den euskarazko corpus batekin halako sareak entrenatzea badagoela frogatzen dugu. Amaitzeko, euskararen morfologia kontuan hartzen duen aurreprozesamendua erabiltzea komenigarria dela erakusten dugu. Dakigunaren arabera, sare neuronaletan oinarrituta dagoen euskarazko lehen elkarrizketa sistema aurkezten dugu.


Gako-hitzak


elkarrizketa sistema automatikoak; sare neuronalak; sare neuronal sortzaile aurkariak; euskara

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus