Lazunaren akuikultura jasangarria lortzeko aurrerapausoak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 10-09-2020
Ager Ortiz Aginagalde Nadia Conlledo Gorrotxategi Xabier Lecube Iturrioz Urtzi Izagirre Aramaiona

Laburpena

Gaur egungo bizimoduaren beharretara moldatzeko bidean, jarduera ekonomiko jasangarrietara jotzea du helburu Europar Batasunak, baita akuikultura arloan ere. Ildo horri eutsiz, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura zuzendaritzak, Itsas eta Arrantzarako Europako Funtsaren bidez lagunduta, eta Euskal Herriko erakunde ezberdinen (GAIkER-Ik4, PiE-EHU, kARDALA LHII) elkarlanarekin, AkURA proiektua jarri zuen martxan 2017. urte amaieran. Akuikultura-sektorean garapen jasangarria bultzatzeko asmoen barruan, bertakoa den arrain-espezie berritzailea aukeratu da ikerketen ahaleginak zentratzeko: lazuna, hain zuzen. Hazkuntza azkarreko arraina da, erresistentea, autoktonoa eta orojalea. Azken ezaugarri honek gaur egun industrian gehien hazten diren espezieetatik desberdintzen du, haragijaleetatik alegia. Lazunek, animali jatorria duten proteinekiko dependentzia baxuagoa dutenez, arrain irinekiko existitzen den dependentzia murriztea ahalbidetzen dute, eta, bide batez, dieta jasangarriagoak eta moldagarriagoak egitea. Beraz, lazunen hazkuntza-sistema optimizatzearekin batera, dieta espezifiko eta aberastuak formulatzea izango da helburu nagusietako bat. Ildo horretatik ikusi da proteina, gantz eta karbohidratoen arteko oreka nutrizionala lortzeko oraindik ikerketen beharra dagoela. Bizi-zikloa gatibutasunean ixtea botila-lepo moduan planteatzen den arren, lehenengo erruteak lortu dira eta hasierako hilkortasun-fase kritikoa igaro ondoren hazkuntza azkarra izatea lortu da. Ikerketa-proiektu honek lazunaren akuikultura jasangarria lortzeko lehenengo urratsak ezartzen ditu. Proiektua martxan dago, eta, oraindik erronka asko geratzen diren arren, lazunak industriarako duen potentziala nabaria da.

Abstract 332 | PDF Downloads 244

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Akuikultura, Jasangarritasuna, Lazuna.

Atala
Ale Berezia