Isuritako petrolioaren eragina itsas animalietan: metaketa, metabolismoa eta toxizitatea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-07-2011
Ibon Cancio

Laburpena

Azken urteotan gure gizartea oso kezkatuta dago itsasoan hondoratutako petrolio-ontziengatik. Egun dugun informazio-gizarte honek, belztutako itsaso eta hondartzen irudiak ekarri dizkigu maiz afalondora, eta kultura orokorreko osagai bihurtu zaizkigu Amocco Cadiz, Exxon Valdez, Sea Empress, New Haven edo Erika bezalako ahoskera arrotzeko izenak. Azken honetan okerragoa izan da, guri tokatu baitzaigu, eta Prestige zuen izena. Ez da egon Teleberriren Gaur Egun ikusi beharrik, gure hondartzetan ikusi baitugu marea beltzaren eragina. Edozeini galdetuta hondamendia zen hitzik aipatuena, eta flora eta faunaren gainean izan lezakeen eraginak kezka handia piztu zuen. Baina orokorrean jendeak ezer gutxi daki itsas ekosistemetan petrolioak izan dezakeen eraginaz. Petrolioak bai, hil egiten du, baina nola? Eta areago, hiltzen ez duenean, kalterik sortzen ote du populazioetan? Esate baterako, aldatzen ote ditu banakoen garapena, elikatzeko ahalmena, ugal-gaitasuna, hazkuntza edo jokamoldea?

Ez da artikulu honen xedea petrolioa zer den azaltzea, baina bere eragin biologikoak ulertzeko zenbait gauza argitu behar dira

Abstract 168 | PDF Downloads 218

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

petrolio, itsas animaliak, metabolismoa, kutsadura

Atala
Ale Arrunta