Titanioa, Guggenheim museoa eraikitzeko erabili zenetik, ezagunagoa dugun materiala

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-07-2011
Pablo Mínguez Gabiña

Laburpena

Titanioa taula periodikoaren 22. elementua da. Haren dentsitatea 4.51 g/cm3 da, haren urtze-tenperatura 1.660 °C eta haren atomo-konfi- gurazioa [Ar]3d24s2. Giro-tenperaturan hcp egitura hexagonala du eta ha- ren sare-konstantea 2.95 A da.

Titanioa unibertsoan zehar oso kopuru handietan bananduta dago eta lurrazalean, izarretan eta meteoritoetan aurki dezakegu. Gure planetan tita- nioa oso ugaria da. Hala ere, haren erauzketa ez da batere merkea. Ilme- nita (hematita (Fe2O3) zeinean titanioak burdinaren kopuruaren erdia ordezkatu du), titanomagnetita (magnetita (Fe3O4) zeinean titanioak bur- dinaren kopuruaren herena ordezkatu du) eta errutilo (TiO2) mineraletan titanioa erauzteko iturriak lor ditzakegu. Lurrazalean dagoen titanioaren kontzentrazioa %0.6koa da eta kopuruari dagokionez, metal estruktura- len artean laugarrena da (aluminio, burdina eta magnesioaren atzetik). Kromoa baino hogei bider ugariagoa da, nikela baino hogeita hamar bi- der ugariagoa, kobrea baino hirurogei bider ugariagoa, wolframioa baino ehun bider ugariagoa eta molibdenoa baino seiehun bider ugariagoa.

Abstract 127 | PDF Downloads 137

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Titanioa

Atala
Ale Arrunta