Hondakin plastikoen egungo egoera eta kudeaketa: polietilentereftalatoaren birziklapen aukerak

I. Duque-Ingunza, R. López-Fonseca, J. L. Ayastuy, B. de Rivas, J. I. Gutiérrez-Ortiz

Laburpena


Plastikoen erabilera oso hedatua dago eguneroko bizitzan, eta geroz eta material plastiko gehiago erabiltzen denez, hondakin kopuruak ere gora egin du azken urteotan. Izan ere, hondakinen kudeaketa beharrezko bilakatu dute jatorrizko lehengaiaren (fuelaren) salneurriak eta jatorri natural ezberriztagarriak, eta bai inguru baldintzan bizitza luzea izateak.

Polietilentereftalatoa (PET) zabalki erabilitako poliester termoplastiko bat da eta bera dugu hondakin plastikoen artean eta zabortegietan zatiki handienetarikoa. PET zuzeneko kutsatzailea ez den arren, material kaltegarria da bere bolumen/masa erlazio handiarengatik eta naturan duen iraunkortasunengatik. Zabortegietan arazoak sor ditzakeenez, beharrezkoa gertatzen da kudeaketa egoki bat. Hondakinen tratamendu egoki honek lehengaien eta energiaren berreskuratzea dakar. Birziklapen prozesuen artean birziklapen kimikoa da kondentsazio-polimeroak tratatzeko egokiena, polimeroen sorrerako lehengaiak berreskuratu daitezkeelako horrela. Birziklapen kimikoko prozesuetan, tamaina txikiagoko molekula bilakatu nahi dira hondakin plastikoak. Lan honetan PET-ren birziklapen kimikoaren egungo egora aztertuko da eta gure ikerketa-taldean garatutako glikolisi prozesu orokorraren alderdi nagusiak deskribatuko dira.


Gako-hitzak


birziklapena; plastikoak; poletilentereftalatoa; glikolisia

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus