https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/issue/feedEKAIA EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria2024-01-29T15:22:32+01:00Estefania Planas/Naiara Barrado/ Josu Jugoekaia@ehu.eusOpen Journal Systems
Euskal herrian zientziaren eta teknikaren dibulgazioak arazo ugari izan ditu, euskara bera ez baitzegoen maila teknikorako egokituta. Zorienez, lan handia egin da azken urteotan, eta gaur egun unibertsitateko gai ugari euskaraz irakasteaz gain, euskaraz diharduten ikerketa-taldeak ere eratu dira. Honek areagotu egin du euskarazko dibulgazioaren premia, inguru zientifikoetan sorturiko lexikoak eta indartutako tradizioak ez baitute, tamalez, kalean nahikoa oihartzunik izan. Hedabide desberdinetan gai zientifikoak maiz agertzen dira, baina oraindik hutsune asko geratzen dira.
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/26002Bihotzeko QT sindrome luzea, hERG kanaleko mutazioekin lotutako kanalopatia2024-01-29T15:22:32+01:00LEYRE ESCUDERO ECHEAZARRAleyre.echeazarra@ehu.eusBEATRIZ SAENZ-DIEZbeatriz.saenzdiez@ehu.eusMONICA GALLEGOmonica.gallego@ehu.eusOSCAR CASISoscar.casis@ehu.eus
KCNH2 geneak KV11.1 edo hERG kanala kodifikatzen du, IKr potasio-korrontea ahalbideratzen duena. Korronte hori funtsezkoa da gizakientzat bentrikuluen birpolarizazio eta, beraz, funtzionamendu kardiakoa egokia izateko. Gene honen mutazioak, aldatutako hERG kanalak sor ditzakete, IKr korrontearen murrizketa eraginez. IKr korrontearen murrizketa horrek bihotz-birpolarizazioaren iraupena luzatzea eragiten du, eta, beraz, QT tartea handitzea, elektrokardiograman ikusi ahal den bezala. QT tartearen luzapen horrek 2. motako QT sindrome luzea deritzon patologia kardiakoa eragiten du, arritmia larriak, baita hilgarriak ere, izateko arriskua handitzen duena.
2024-03-05T00:00:00+01:00Copyright (c) 2023 EKAIA EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariahttps://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/25997CO2-a bahitu eta balorizatzeko prozesuen eginkizuna Energiaren Nazioarteko Erakundearen agertokietan2024-01-25T09:01:24+01:00Onintze Parra Ipiñaonintze.parra@ehu.eusAnder Portilloander.portillo@ehu.eusJavier Ereñajavier.erena@ehu.eusAinara Atekaainara.ateka@ehu.eus
Klima-aldaketa da gaur egungo arazo handienetakoa gizartean. Hori dela eta, Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) hainbat agertoki proposatu ditu, egungo politika eta joeren arebera, jarraitu beharreko gidalerroekin. Ildo horien artean, azkenaldian garrantzi handoagoa ematen zaie CO2-a bahitu, biltegiratu eta erabiltzeko prozesuei, bereziki azken horri. Hala ere, CO2-a bahitzeko prozesuak (airetik zuzeneko bahiketa, errekuntza-aurrekoa, errekuntza-ostekoa eta oxierrekuntza) instalatzen diren instalazioetako etapa garestiena dira oraindik. Horregatik, CO2-a biltegiratu ordez, berotegi-efektua eragiten duen gas hori erabiltzea proposatzen da, hartara, emisio gehigarririk gabeko karbono-zikloak sortzeko. Erabilera-prozesuen artean, prozesu biologikoak eta kimikoak bereizten dira. Lehengo kasuan karbonoaren finkapen biologikoa egiten da mikroorganismoak erabiliz, CO2-a bioproduktu bihurtzeko. Prozesu kimikoetan, aldiz, CO2-a ezabatzeko eta beste produktu bihurtzeko erreakzioak gertarazten dira. Horien artean, ondorengoak dira aipagarrienak: reforming-a, hidrogenazioa, mineralizazioa, karboxilazioa eta bihurketa kimiko eta elektrokimikoa. Erabilera-prozesu horiek IEAren helburuak lortzen lagunduko lukete, hots, 2050ean karbono-emisio neutroak lortzea.
2024-03-14T00:00:00+01:00Copyright (c) 2023 EKAIA EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariahttps://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/25887Korrugazioa iragartzeko eredu eraginkor baten garapena eta bere apliazioa metro-linea erreal batean2024-01-24T15:12:29+01:00Rakel Roblesrakel.robles@ehu.eusNekane Correanekane.correa@ehu.eusErnesto García Vadilloernesto.garciavadillo@ehu.eusJavier Santamaríajavier.santamaria@ehu.eusJavier Astarloajastarloa@ets-rfv.eus
Artikulu honetan denboraren/espazioaren eremuan eredu bat garatzen da, konputazionalki oso eraginkorra, trenbidearen eta ardatz-muntatuaren dinamika bertikala eta laterala konbinatzen dituena, trenbidearen eta ibilgailuaren parametroen arabera higadura ondulatorioa aurreikusteko. Eredu hau maiztasunaren eremuko eredu batetik abiatuz eta denboraren eremura eraldatuz lortzen da, zatiki arrazional polinomikoen metodoaren bidez. Metodo honen bidez, errezeptantzia bati lotutako transferentzia-funtzio baten doikuntza lortzen da. Algoritmo genetiko multiobjektiboak erabiliz, trenbidearen eta ardatz-muntatuaren dinamika bertikal eta laterala deskribatzen duten errezeptantzien doikuntzen errorea minimizatzen da, sistemaren egonkortasuna ziurtatzeaz gain. Eredu honetan, kontaktu tangentziala FASTSIM algoritmoaren bidez lortzen da. Azkenik, garatutako eredua metro-linea batean egindako korrugazio eta errezeptantzien neurketa esperimentalen bidez balioztatzen da. Balioztatze honetarako hautatutako kontrol-puntua, neurketa esperimentalak egin diren 5 urteetan, korrugazioaren hazkunde handienetarikoa izan duenetako bat da. Ereduaren bidez lortutako higadurak emaitza esperimentalekin antzekotasun handia erakusten dute.
2024-03-06T00:00:00+01:00Copyright (c) 2023 EKAIA EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariahttps://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/25485Klik kimika: erabilera askotariko Nobel saridun erreakzioa2023-11-28T12:41:50+01:00Maria Diaz-Galbarriatumaria.diazg@ehu.eusJulia Sánchez-Bodónjulia.sanchez@ehu.eusIsabel Moreno-Benítezmariaisabel.moreno@ehu.eusJosé Luis Vilas-Vilelajoseluis.vilas@ehu.eus
2022ko Kimikazko Nobel saria Carolyn R. Bertozzik, Morten Meldalek eta Karl B. Sharplessek jaso zuten, konposatu desberdinak modu azkar eta eraginkorrean egiteko prozedura berria garatu zutelako, klik kimika deritzona. Klik erreakzioek hainbat abantaila aurkezten dituzte, adibidez esperimentalki errazak dira, erreakzio baldintza anitz toleratzen dituzte, oso selektiboak eta erregioespezifikoak dira eta etekin kuantitatiboak ematen dituzte. Gainera, ez dira oxigenoarekiko eta urarekiko sentikorrak eta isolatze etapa erraza duten erreakzioak dira. Horretaz gain, klik erreakzioak lau talde nagusitan bana daitezke: ordezkapen nukleozalea, zikloadizioak, karboniloen erreakzio ez-aldolikoak eta C-C lotura anizkoitzen gaineko adizio erreakzioak. Aipatutako baldintzak betetzen dituzten erreakzioen artean, kobrez katalizaturiko azida eta alkino 1,3-zikloadizioa klik erreakzio ezagunena da. Izan ere, oso erabilia izan da hainbat eremutan, hala nola, materialen kimikan, biokimikan edo kimika medikoan. Esate baterako, aktibitate biologikoa dituzten molekulak gainazal metaliko edo polimerikoen gainean biokonjugatzeko, farmako berriak garatzeko, propietate hobeak dituzten material termoegonkorrak garatzeko eta katalizatzaile gisa erabili daitezkeen hidrogelak eratzeko erabili izan ohi da. Gainera, Bertozzik klik kimika aurrerago eraman zuen, sistema biologikoetan erabili ahal den kobrerik gabeko klik erreakzioa garatu zuen, kimika bio-ortogonala sortuz. Horretarako, zitotoxikoa den kobre katalizatzailea baztertu zuen alkinoen erreaktibitatea areagotzen duen prozeduran oinarrituz. Are gehiago, erreakzio hau biomolekulen eta minbizi zelulen markatze kobalenterako erabili izan da zelula biziak erabiliz; baita minbiziaren kontrako farmakoak daramatzaten nanopartikulak tumorea selektiboki metatzeko estrategia bezala ere.

2024-02-12T00:00:00+01:00Copyright (c) 2023 EKAIA EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariahttps://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/25111Estresa, migraina eta hirugarren belaunaldiko terapiak2023-10-23T13:04:31+02:00Garikoitz Azkona Mendozagarikoitz.azkona@ehu.eusEider Egaña-Marcoseganaeider1@gmail.com
Gaur egun, gero eta sarriagok dira inolako etiologia zehatz gabeko gaixotasun eta nahasmenduak. Eguneroko estresak min kronikoa garatzeko arrisku faktorea da. Migraina min kroniko posible horietako bat da. Badakigu, estres kronikoa antsietatearekin eta depresioarekin gehien lotzen den faktorea dela. Antsietatea eta depresioak eragin dezaketen estresak, migraina pairatzeko arrisku altuagoarekin erlazionatu berri da. Are gehiago, bi fenomeno hauen arteko bi noranzkoetako harremana definitu dute. Errebisio artikulu honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, estresa eta migraina erlazionatzen dituen lanen errebisioa egitea, eta bestetik, tratamendu farmakologikoen gehiegizko erabilera eta terapia psikologiko indibidualizatuen beharra nabarmentzea. Oro har, estresoreek eragindako ardatz hipotalamiko-pituitario-adrenalaren aktibazioak aldaketak eragin ditzake serotoninaren sistema, zirkulazio kraniala eta minaren kontrola desorekatuz. Beraz, migraina nahaste neurobaskular gisa definitu daiteke, emakumeetan prebalenteagoa izanik. Migraina bi eratara aurkeztu daiteke; ohiko migraina edo auradun migraina. Azken honek, pazienteen % 30k pairatzen du eta aldez aurreko fase bat izaten dute, nahasmendu bisual, somatosentsorial eta/edo disfasikoekin. Tratamendu farmakologikoak minaren mekanismoak inhibituz eta garun-azaleko odol-hodietako hantura murriztuz egiten dute beren efektua. Hala ere, ez dute migrainen benetako zergatian efekturik egiten. Horregatik, gaur egun, ohizkoagoak dira hirugarren belaunaldiko terapiak. Terapia hauek, pazienteren jokabidea aldatzeko asmoz, pazientearen bizipenak eta testuinguru sozial eta kulturala kontutan hartzen dute. Migraina nahaste neurofisiologiko bat baino, beste faktoreen zergatia izan daiteke, hala nola estres kronikoaren eragina. Artikuluan, azken urteetan migraina tratatzeko erabili diren terapiak eta beren efektuak azaltzen dira.
2023-11-27T00:00:00+01:00Copyright (c) 2023 EKAIA EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria